154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

3. aldaketa 2013ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Udalak, 2014ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen, erabateko gehiengoaren bidez, 2013ko langileen plantilla organikoan. Horren ondorioz, lanpostuko osagarria atxiki zaio, %20koa, Udaleko gizarte eta kultur koordinatzailearen lanpostuari, Udalaren bi kiroldegiak koordinatzeko eginkizun berriak bereganatu dituelako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235-2 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, dokumentazioa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, 2014ko uztailaren 4an.–Alkatea, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1410477