154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Aldaketa 2014ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2014ko uztailaren 10ean egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, aipatu aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa hori, arestian aipatu arauetako artikuluetan ezarri bezala.

Cabanillasen, 2014ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Alberto Santos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1410683