154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

6. sektoreko UE1ean (Matzada) borondatezko birzatiketa egiteko proiektuaren aldaketa. Behin betiko onespena

Berako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko otsailaren 18an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Birzatiketa Juntak aurkeztutako 6. sektoreko UE1 unitatean borondatezko birzatiketa egiteko proiektuaren aldaketa.

Espedientea hogei eguneko epean egon zen jendaurrean, baina ez zen inolako alegaziorik aurkeztu; beraz, 6. sektoreko UE1 unitatean borondatezko birzatiketa egiteko proiektuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartzen da, hasierako onespenaren 3. puntuari jarraikiz.

Akordio honen aurka, ondoko errekurtso hauetariko edozein aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

Beran, 2014ko uztailaren 28an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1410882