154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Ordenantza, Autokarabanen gainekoa. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2014ko uztailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Arroizko autokarabanen eremuan autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak ezartzea eta haietan gaua pasatzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arroitzen, 2014ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1410656