154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

951/2014 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Tesiak 3 minututan lehiaketarako deialdia onetsi eta dagokion gastua baimentzen duena.

Unibertsitatearen Aholkularitza Juridikoak egindako txostena ikusirik.

Ikusirik Kontabilitate Atalak zerga-tratamenduari buruz egin duen txostena.

Kontabilitate Atalak kreditua badela ziurtatzeko emandako ziurtagiria ikusirik.

Kontu-hartzailearen aldeko fiskalizazio txostena ikusirik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak urtarrilaren 22ko 66/2013 Ebazpenaren bidez emandako eta irailaren 30eko 1292/2013 Ebazpenaren bidez aldatutako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Ebazpen honek sortutako gastua onestea, 2.000 euro osotara, eta 30.00.34.0.481.21 Ikerketa Sariak izeneko kontu-sailaren kargura ordainduko da. Sariak 1.000 eurokoak izango dira A modalitatean, eta 500 eurokoak gainerako modalitate bakoitzean.

Bigarrena.–Onestea Tesiak 3 minututan lehiaketarako deialdia 2014. urterako. Helburua da prestakuntzan ari diren ikertzaileen artetik, beren lana zergatik den garrantzitsua eta beren ikerketa jarduerarekin gizarteari egiten dioten ekarpena zein den, espezialista ez den jendeari, ahalik eta hobekien azaltzen dioten ikertzaileak saritzea, ebazpen honen eranskinean dauden oinarriekin bat. Era berean, ikasketen amaierako proiektuen eta master amaierako lanen azalpen hoberenak ere sarituko dira.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Kontabilitate Atalari eta Kontu-hartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako Auzitegietan, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2014ko uztailaren 2an.–Ikerketako errektoreordea, Alfonso Carlosena García.

TESIAK 3 MINUTUTAN LEHIAKETAREN OINARRIAK

2014ko deialdia

I. ERANSKINA

951/2014 Ebazpena, uztailaren 2koa

Nafarroako Unibertsitate Publikoak apustu sendoa egin du zientzia zabaldu eta hedatzeko, zerbitzatzen duen gizartean laguntzeko beste modu bat den aldetik. IV. Plan Estrategikoak bere ardatzetako batzuetan islatzen du apustu hau. Horregatik, Ikerketarako Errektoreordetzak zientzia zabaldu eta hedatzeko sustatzen duen politikaren barnean, oso komenigarri ikusi da saritzea prestakuntzan ari diren ikasleen eta ikertzaileen artetik, beren lana zergatik den garrantzitsua eta beren ikerketa jarduerarekin gizarteari egiten dioten ekarpena zein den ahalik eta hobekien azaltzen diotenak, espezialista ez den jendeari. Horren bidez, bihar edo etziko ikertzaileak kontzientziatu nahi dira beren lana zabaltzearen garrantziaz, eta aldi berean, gizartearen kultura zientifikoan lagundu.

Aipatutako helburuak lortzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2012. urtean egin zuen lehenengo deialdia “Tesia 3 Minututan” lehiaketarako, eta 2013. urtean bigarren deialdi bat antolatu zuen.

Bi lehiaketak Nafarroako Unibertsitate Publikoko azken ikasmailetako ikasleei edo prestatzen ari ziren ikertzaileei zuzenduak zeuden, eta Ikerketarako Errektoreordetzak sustatu eta antolatu zituen, Kultura Zientifikoaren Unitatearekin, Komunikazio Zerbitzuarekin eta Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiarekin lankidetzan, eta lehiaketak, parte hartzaileei jartzen dien erronka da azaltzea hizkera errazean, ulergarrian eta jendeari orokorrean iristeko modukoan, beren ikerketaren edo ikasketen amaierako proiektuaren garapena, denbora mugatuko parte-hartze batean.

Lehenengo bi lehiaketek piztu zuten interesa eta izan zuten arrakasta ikusirik, egokitzat jo da hirugarren deialdi bat antolatzea eta egitea, eta, berritasun gisa, lehiaketaren eragina indartzeko, Campus Iberus osatzen duten lau unibertsitateetan prestatzen ari diren ikertzaileek ere parte hartzeko aukera izango dute. Berritasun horren bidez Partzuergoko Unibertsitateetan ikerketaren garapena bultzatu nahi da, eta berritasun hori Partzuergo horren Eraketa Hitzarmenaren bigarren klausulak eta Estatutuetako 3. artikuluak ezarritako helburura egokitzen da: “Ekintzak proposatzea, bere ikasle, irakasle eta ikertzaileentzako aukeren eskaintza hobetzeko eta optimizatzeko”.

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Tesiak 3 minututan lehiaketak, parte-hartzaileei, master edo graduko azken ikasmailetako ikasleak eta prestatzen ari diren ikertzaileak, jartzen dien erronka da azaltzea hizkera errazean, ulergarrian eta jendeari orokorrean iristeko modukoan, beren ikerketaren edo ikasketen amaierako proiektuaren garapena, denbora mugatuko parte-hartze batean. Bere helburua da ikertzaile gazteen lana gizarteari hurbiltzea eta, aldi berean, haiengan sorraraztea zientzia zabaldu eta hedatzeko interesa. Horregatik sarituko da parte-hartzaileen gaitasuna ideiak eraginkortasunez komunikatzeko, eta nola helarazten zaizkion espezialista ez den jendeari, jendaurreko ekitaldi batean, jendeak parte-hartzeko aukera ematen duen formatu batean.

Halaber, lehiaketa honen bidez, lortu nahi da ikertzaileak jabetzea zientzia zabaldu eta helarazteak duen garrantziaz, gizarteak aurrera egiteko eta kultura zientifikoa hobetzeko.

Hirugarren edizio honetan, lehenengo aldiz, Campus Iberus Partzuergoa osatzen duten lau unibertsitateetan prestatzen ari diren ikertzaileen arteko harremana sustatu nahi da, eta, aldi berean, campusa bera eraikitzen eta kanpoan gehiago ezagutarazten lagundu.

Halaber, bigarren edizioan bezala, lehiaketa hori gehiago zabaldu nahi da, Nafarroako Radio Nacional de Españarekin finalera iritsitako lanak emateko lortutako akordioari esker.

Bigarrena.–Finantzaketa.

Deialdi honek 2.000 euroko aurrekontua du osotara. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2014ko gastuen aurrekontuko 30.00.34.0.481.21 Ikerketa sariak izeneko kontu-sailaren kargura ordainduko dira, eta dauden modalitateko sariak ordaintzeko erabiliko dira.

Hirugarrena.–Sari modalitateak.

Hiru saritarako egingo da deialdia, bat modalitate bakoitzeko:

A. Doktoretza Tesiak. Doktoretza Tesi baten komunikazio hoberenari saria, 1.000 eurokoa.

B. Master Amaierako Lanak. Masterraren Amaierako Lan baten komunikazio hoberenari saria, 500 eurokoa.

C. Ikasketen amaierako proiektuak edo Gradu amaierako lanak. Ikasketen Amaierako Lan baten komunikazio hoberenari saria, 500 eurokoa.

Laugarrena.–Izangaiek bete beharrekoak.

Izangaiek betekizun espezifiko hauek bete behar dituzte modalitate bakoitzean:

1. A modalitatean, Doktoretza Tesiak, parte hartzeko aukera izango dute prestakuntzan ari diren ikertzaileek, gutxienez beren hirugarren ikerketa urtean badaude, lehen matrikula egin zutenetik kontatzen hasita, eta 2013-2014 ikasturtean tutoretza akademikoan matrikulatuta daudenek, Campus Iberus osatzen duten unibertsitateetakoren batean. Era berean, parte hartzeko onartuak izango dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza tesia irakurri duten ikertzaileak 2013ko urriaren 1etik eskabideak aurkezteko azken egunera bitartean, deialdi honen seigarren oinarrian ezarritako epean.

2. B modalitatean, Masterraren Amaierako Lanak, parte hartzeko aukera izango dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan beren lana aurkeztu dutenek 2013-2014 ikasturtean, betiere deialdi honen seigarren oinarrian ezarritako epea bukatu baino lehen egin badute irakurketa.

3. C modalitatean, Ikasketen Amaierako Proiektuak edo Gradu Amaierako Lanak, parte hartzeko aukera izango dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan beren proiektua edo lana aurkeztu dutenek 2013-2014 ikasturtean, betiere deialdi honen seigarren oinarrian ezarritako epea bukatu baino lehen egin badute irakurketa.

4. Lehiaketan parte hartzeko eskatzen dutenean, modalitateetarako hautagaiek egiten ari diren doktoretza tesiaren, master amaierako lanaren, ikasketen amaierako proiektuaren edo gradu amaierako lanaren zuzendariaren onespena izan beharko dute.

5. Lehiatzaileek lehiaketan ematen dituzten datuak edo informazioa jendaurrean jartzeko modukoak izango dira; ikerketak konfidentzialtasun hitzarmen bati lotuta baleude, parte-hartzaileek alde inplikatuekin alderatu beharko dituzte lehiaketan azalduko dituzten edukiak. Campus Iberus Partzuergoak eta partzuergoa osatzen duten lau unibertsitateek ez dute beren gain hartzen hori ez betetzeak ekar ditzakeen arau hausteen ardura.

6. Parte-hartzaileek lehiaketa egiten den egunean bertan egoteko konpromisoa hartzen dute. Ez da parte-hartze ez presentzialik onartuko bideokonferentzien edo horrelako sistemen bidez.

Bosgarrena.–Lehiaketaren garapena.

Lehiaketa 2014ko urriaren eta azaroaren artean egingo da.

Parte-hartzaile kopuruaren arabera, antolatzaileek bere egiten dute lehiaketa saio bakar batean egiteko edo aldez aurreko hautaketa fase bat egiteko eskubidea, deialdiko modalitateen arabera.

A modalitatean, Doktoretza tesiak, aldez aurretiko fase bat egingo da partzuergoko unibertsitate bakoitzean, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan egingo den baterako azken fasean lehiatuko diren izangaiak aukeratuko dituzte fase horretan. Azken fasea jendaurreko saio ireki batean egingo da, eta aurkezpen hurrenkera zozketaren bidez zehaztuko da aurretik.

Parte-hartzaile bakoitzak hiru minutu edukiko ditu bere aurkezpena egiteko. Azaldu behar ditu bere ikerketaren gaia, zein arazo identifikatu duen, bere ikerketak nola laguntzen duen irtenbide bat bilatzen eta zein eragin izango duen bere lanak gizartean oro har, edo komunitate akademikoan eta ikertzaileen komunitatean zehazki.

Aurkezpena prosaz eta gaztelaniaz egin behar da. Laguntzeko elementu gisa, soilik erabili ahalko da diapositiba estatiko baten proiekzioa. Ezin da erabili beste ezein elementu (esaterako, bideo edo audio artxibategiak), ez bestelako osagarririk, adibidez, musika tresnak, laborategiko materiala, janztekoak, e.a. Era berean, ez da zilegi izango bertaratu den jendearekin elkarreragitea.

Hiru minutuko gehienezko denbora gainditzen duten lehiatzaileak automatikoki baztertuko dira.

Azken fasea bideoz grabatuko da, eta hitzaldi irabazleak eskuragarri egongo dira Nafarrako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean eta Campus Iberusen orrialdean doktoretza-tesien modalitatean. Baliteke jendaurreko saioak komunikabideen bidez zabaltzea eta, beharrezkoa bada, Interneten bidez.

Lehiaketaren finalera iristen direnek minutu batera laburtu beharko dute beren tesia, irratiz emateko. Aurkezpenak RNE Nafarroan grabatuko dira, eta irrati publiko horretan emango dira “Píldoras Científicas - espacios de divulgación de la investigación de la UPNA” (Zientzia-pilulak: NUPeko ikerketa zabaltzeko tarteak) izeneko saioan.

Lehiaketa egin aurretik, parte-hartzaileei aukera emango zaie jendaurrean mintzatzeko trebetasunak, oratoria teknikak, eta komunikazioa eta irrati-hizkuntza ikasteko saio batera joateko.

Seigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

Deialdi honetan parte hartzeko interesdunek beren eskaera aurkeztuko dute horretarako ematen den inprimakia betez. Inprimakia Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kultura Zientifikoko Atalaren web-orriaren bidez eskuratuko da (www.unavarra.es/unidadculturacientifica), deialdi honen II. eranskinean azaltzen dena, eta argi adierazi beharko dute sariaren zer modalitatetan parte hartu nahi duten.

2.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira (Arrosadiko campusa z/g, 31006, Iruñea), Tuterako campuseko Erregistroan (Tarazonako etorbidea z/g, Tutera), astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etik eguerdiko 14:30era arte, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen foru lege hori) 38.4 artikuluan aipatzen diren bitarteetako edozeinen bidez.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z/g, 31006 Iruñea).

Eskaerak aurkezteko epea 2014ko irailaren 1ean hasi eta 2014ko irailaren 30ean bukatuko da, bi egunok barne. Epe hori ezin izango da luzatu.

Tesiak 3 Minututan lehiaketara aurkezteak esan nahi du onartzen direla deialdiaren oinarriak.

Zazpigarrena.–Eskaerak tramitatzea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kultura Zientifikoko Atalak gainbegiratuko du deialdi honetako laugarren oinarriko 1. ataletik 5. atalera zehazten diren baldintzak betetzen ote diren; Zaragoza, Errioxa eta Lleidako Unibertsitateetako eskatzaileek agirien bidez egiaztatu beharko dute, beren eskaerarekin batera, baldintzak betetzen dituztela.

Nafarroako Unibertsitate Publikokoak diren eskatzaileek aski dute baldintzak betetzen dituztela esatea, eta ez dituzte dokumentuen bidez egiaztatu behar, Kultura Zientifikoaren Unitateak egiaztatzeko eskatzen dienean izan ezik.

Tramitean onartutako eskatzaileen eta ezarritako betekizunetakoren bat ez betetzeagatik baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda argitaratuko da Unibertsitateko Errektoretzako iragarki-oholean, Tuterako campuseko Ikasgelategiko oholean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Zientifikoaren Unitatearen web-orrialdean. Eskatzaile horiei 5 egun balioduneko epea emango zaie, aipatu web-orrialdean behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, eta orduan aukera izango dute atzemandako gabeziak konpontzeko edo dagokien dokumentazioa osatzeko. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ezin izango da tramitatu.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak Unibertsitateko errektoreari igorriko dio behin betiko onartutakoen zerrenda ebazpen baten bidez onetsia izan dadin. Ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kultura Zientifikoaren Unitatearen web orrialdean jarriko da.

Ebazpen horren aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa zilegi dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako Auzitegietan, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kultura Zientifikoaren Unitatean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Ebazpena aipatu web-orrialdean jartzen bada ere, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoak, bai Campus Iberuseko beste hiru unibertsitateek (Zaragozako Unibertsitatea, Lleidako Unibertsitate eta Errioxako Unibertsitatea) oinarri honetan ezarritako behin behineko eta behin betiko onartutakoen ebazpenak argitaratuko dituzte, beren ikasle eta ikertzaileen artean ahalik eta zabalpen handiena lortzeko egokien jotzen dute tokian edo bitartekoaren bidez. Argitaratze horiek ez dira kontuan hartuko onartutakoen ebazpenen aurka erreklamatzeko edo errekurtsoa aurkezteko epea zenbatzeari begira.

Zortzigarrena.–Sarituen betebeharrak.

1. Saridunek jasotzen duten diru kopurua nahi bezala erabiliko dute, eta interesdunei 2014ko abenduaren 31 baino lehen ordainduko zaie.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoak behar diren atxikipenak egingo ditu sarien diru-kopuruan zerga modura, araudi indardunak ezartzen duenarekin bat etorriz. Aplikatu beharreko atxikipena, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Arautegiko 78. artikuluak ezartzen duenez, %15 da.

3. Deialdiko oinarriak betetzen ez badira, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, saria kendu ahal izango da. Hala gertatzen denean, doakionak sariagatik hartutako dirua itzuli beharko du.

Bederatzigarrena.–Sarien epaimahaia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa errektoreordea izango da epaimahaiko burua, eta epaimahaia beste lau kidek osatuko dute. Kide horiek errektoreak izendatuko ditu, ikerketa errektoreordeak proposatuta. Gutxienez bi kide Nafarroako Unibertsitate Publikotik kanpokoak diren komunikazio eta dibulgazio zientifikoko adituak izango dira.

CEI Iberuseko lau unibertsitateetako Doktoretza Eskola bakoitzak epaimahaikide bat izendatuko du epaimahai komun batean, eta epaimahaiak unibertsitate bakoitzeko aldez aurretiko faseetan jardungo du.

Epaimahaia osatzen duten kide guztien ordezkoak ere izendatuko dira, eta kide titularrak bertaratu ezin direnean jardungo dute.

Epaimahaia ikerketarako errektoreordeak eskatuta osatuko da, eta horretarako deialdia egingo du. Halaber, Ikerketarako errektoreordeak egingo ditu epaimahaiaren jarduna azken fasean errazteko beharrezkoak diren gestioak.

Hamargarrena.–Balioesteko irizpideak.

Epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu aintzat, parte-hartzaileak balioesteko garaian:

1. Ulermena. 1etik 10era bitarte puntu emango zaizkio. Balioetsiko da aurkezpena jendeak ikerketa uler dezan lagungarria izatea:

–Ikerketaren nolakoaren eta helburuen adierazpen garbia izatea.

–Ikerketan funtsezkoa zer den adieraztea.

–Aurkezpena hurrenkera logiko batean ematea.

2. Inplikazioa. 1etik 10era bitarte puntu emango zaizkio. Balioetsiko da aurkezpena jendearen jakin-minaren pizgarria izatea.

–Parte-hartzaileak ez du ikerketa erraztu edo mailaz beheragotzen.

–Parte-hartzaileak bere lanaren aldeko grina erakusten du.

–Parte-hartzailea gai da publikoaren arreta bereganatu eta mantentzeko.

3. Komunikazioa. 1etik 10era bitarte puntu emango zaizkio. Balioetsiko da ikerketaren gaia eta bere garrantzia aditua ez den publikoari egoki zaion hizkeran komunikatzea, alegia, honako hau egiten du:

–Hizlariak aski erabiltzen ditu ikus-kontaktua eta ahozko erregistroa, erritmo jarraituari eusten dio eta bere buruaz seguru dago.

–Hizlariak ez du jargoi zientifikoa erabiltzeari muzin egiten dio, erabili behar duen terminologia azaltzen du eta aurrekariak azaltzen ditu, zenbait puntu argitzeko.

–Hizlariak denbora egoki erabiltzen du.

–Diapositibek aurkezpena aberasten dute, ez diote baliorik kentzen: argiak, irakurgarriak eta zehatzak dira.

Hamaikagarrena.–Sariak ematea.

1. Epaimahaiaren erabakia lehiaketaren azken fasea egiten den saioan bertan jakinaraziko da.

2. Epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari bidaliko dio sariak emateko proposamena, eta lehiaketaren helburuak betetzeari eta aurkezpenen kalitateari buruzko txosten arrazoituarekin batera. Errektoreak behin betiko ebazpena emango du, sariak emateko erabakia eta saritutako hautagaien zerrenda hartzen dituena.

3. Zilegi da sariak eman gabe uztea epaimahaiaren iritziaren arabera hala egin behar delako edo hautagairik ez dagoelako.

4. Sariak banatzeko ekitaldi publikoa 2015. urteko lehen hiruhilekoan egingo da.

5. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen behin betiko ebazpena, sariak emateari buruzkoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kultura Zientifikoaren Atalaren web-orrialdean jarriko da. Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako Errektoreordetza ahalik eta zabalpen handiena ematen saiatuko da. Ebazpen horren aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa zilegi dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako Auzitegietan, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kultura Zientifikoaren Unitatean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Halaber, Campus Iberuseko beste hiru unibertsitateek (Zaragozako Unibertsitatea, Lleidako Unibertsitatea eta Errioxako Unibertsitatea) sariak emateko behin betiko ebazpena jendaurrean jar dezakete, beren ikasle eta ikertzaileen artean ahalik eta zabalpen handiena lortzeko egokien jotzen dute tokian edo bitartekoaren bidez. Hiru unibertsitate horien argitaratzeak ez dira kontuan hartuko behin betiko ebazpen honen aurkako errekurtsoa aurkezteko epeak zenbatzeari begira.

Hamabigarrena.–Argitalpena.

Deialdi honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta Unibertsitatearen hedabideetan jarriko dira (Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campuseko Errektoretza eraikineko iragarki oholean, Tuterako campuseko ikasgelategiko oholean eta Kultura Zientifikoaren Unitatearen web-orrialdean).

Deialdi hau aplikatzeko emandako gainerako egintzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kultura Zientifikoaren Unitatean argitaratuko dira.

Nafarroako Aldizkari Ofizialeko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kultura Zientifikoaren Ataleko web-orrialdeko argitaratze horiek izango dira deialdi honetako epeak eta tramiteak betetzeari begira kontuan hartuko diren publizitate ofizialeko tresna bakarrak, modu osagarri eta ez ofizialean interesdunei posta elektronikoaren bidez edo beren ikasle eta ikertzaileen artean ahalik eta zabalpen handiena lortzeko Campus Iberuseko beste hiru unibertsitateek (Zaragozako Unibertsitatea, Lleidako Unibertsitatea eta Errioxako Unibertsitatea) egokien jotzen dute tokian edo bitartekoaren bidez jakinarazpenak egiteko aukera galarazi gabe.

Hamahirugarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa zilegi dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako Auzitegietan, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

2. ERANSKINA

F1410792_0.pdf

Iragarkiaren kodea: F1410792