152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

141/2014 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Consultoría y Mercadotecnia, S.L. entitateari baimena ematen diona ingurumenean eta elikagaien industrietan pestizidak erabiltzen dituzten tratamenduei buruzko prestakuntza ikastaro oinarrizkoa egiteko.

2014ko ekainaren 27an, José Manuel Catalán Alonso jaunak (NANa:
16.024.120-C), Consultoría y Mercadotecnia, S.L. ordezkatuz (IFK: B26340919 eta helbidea: Muro Alto kalea, 9, 26540, Alfaro, Errioxa) ingurumenean eta elikagaien industrietan pestizidak erabiltzeko prestakuntza ikastaro oinarrizko bat emateko baimena eskatu zion Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari; eskaerarekin batera, ziurtagiri bat aurkeztu zuen ikastaroaren homologazioa frogatzen duena, Osasun eta Kontsumo Ministerioko Osasun Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiak 2009ko maiatzaren 20an hartutako baterako ebazpenaren bidez eman baitzen homologazio hori, eta beste agiri batzuk urtarrilaren 22ko 50/1996 Foru Dekretuaren 9.2 artikuluan ezarritakoa betetzen dela frogatzeko. Foru dekretu horren bitartez arautu ziren Pestiziden Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistro Ofizialaren inskripzioa eta funtzionamendua, Pestizida Arriskutsuen Mugimenduen Liburu Ofizialaren araudia eta Nafarroako Foru Komunitatean pestizidak erabiltzeko gaitasuna lortzeko ikastaroak eta agiria.

Ikastaroa baimentzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren agirien nahikotasunari dagokionez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak eman duen aldeko txostena erantsi da.

Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1496/2012 Ebazpenak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea oinarrizko mailako gaikuntza ikastaro bat egiteko, ingurumenean eta elikagaien industrian erabiltzeko plagiziden bidezko tratamendurako, guztira 20 ikastordu izanik. Consultoría y Mercadotecnia, S.L.k (IFK: B26340919) aurkeztu du.

2. Consultoría y Mercadotecnia, S.L. entitateak ikastaroa baimentzeko baldintzetan egiten den edozein aldaketaren berri emanen dio Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari. Nahi adina aldiz egin dezake ikastaroa, Osasun Publikoaren Institutuari jakinarazi ondoren, gutxienez 15 egun lehenago, zer toki, egun eta ordutan eginen den ikastaroa. Horrekin batera, hasierako baimenaren baldintzak aldatu ez direla egiaztatzen duen agiri bat aurkeztuko da.

3. Ikastaroa egin eta hurrengo 15 eguneko epean entitate antolatzaileak ebaluazio proba gainditzen duten ikasleen zerrenda jakinaraziko dio Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari, eta, gainera, honako datu hauen berri zehatza ere emanen dio: ikastaroa noiz eta non egin den, eta gainditzen duten ikasleen izenak eta bi deiturak, karnet neurriko argazki bat, helbideak eta nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ikastaroa eginen dela, Pestiziden bidezko tratamenduak egiteko prestakuntza ikastaroen homologazioaren araudia ezartzen duen 1994ko martxoaren 8ko Aginduaren laugarren artikuluko bosgarren idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Consultoría y Mercadotecnia, S.L..ri eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Osasuneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko uztailaren 4an.–Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaria, María Soledad Aranguren Balerdi.

Iragarkiaren kodea: F1410053