152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 11/2013 prozedura

Iruñean, 2014ko uztailaren 2an. Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 110/2013 prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan betearazpena abiarazteko autoa eman da, 1.500 euroren balioarekin, eta interesdunak haren kopia du eskura bulego judizial honetan.

Eta José Ángel Goicoechea Goicoechea jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren aurka ezin dela inolako errekurtsorik aurkeztu –deusetan galarazi gabe orain ediktu hau argitaratu eta hamar eguneko epean jar lezakeen oposizioa–, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2014ko uztailaren 2an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1410551