152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Deialdia, erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne sustapen murriztua erabiliz betetzeko. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez eta barne sustapen murriztua erabiliz betetzeko deialdiko epaimahaiak eranskinean agertzen direnak izendatzeko proposamena egin du, haiek izan baitira puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak.

Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 9.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2014ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29an.

Alesbesen, 2014ko uztailaren 30ean.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

ERANSKINA

Josué Soret Sánchez, NAN zenbakia 52445516L duena.

Iragarkiaren kodea: L1410855