152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORREAGA

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena

Orreagako Udalak, 2014ko uztailaren 24ko osoko bilkuran, 2014. urteko udal aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Orreagan, 2014ko uztailaren 24an.–Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L1410649