2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Alkatetza beste baten esku uztea
2014ko uztailaren 18an, Izaskun Zozaya Yunta Udaleko alkateak jarraian osorik ematen den ebazpena eman zuen:
“Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora izanen naizenez,
EBATZI DUT:
1. Lehen alkateorde José Ignacio Labiano Lezaunen esku uztea Alkatetza honi dagozkion eskumenak 2014ko abuztuaren 8tik abuztuaren 22ra arte, biak barne.
2. Honen berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Elon, 2014ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.
Iragarkiaren kodea: L1410362