152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2014ko aurrekontuan kreditua sortzeko espedientea: Udalaren ekipamendua eta kolektore orokorrari ur beltzen tutueria lotzea (14/2 espedientea). Behin betiko onespena

Udalak, 2014ko ekainaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontuan kreditua sortzeko espedientea: Udalaren ekipamendua eta kolektore orokorrari ur beltzen tutueria lotzea (14/2 espedientea). Horren iragarkia 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 30ean.

Espedientea hamabost egun balioduneko epean jendaurrean egon zen, baina ez zen inolako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, kreditua sortzeko espedientea behin betiko onetsitzat hartzen da, modu honetan:

1 121 62500.–Udalaren ekipamendua (kopurua: 5.000,00 euro) eta 1 441 60102.–Ur beltzen tutueria kolektore orokorrari lotzea (kopurua: 8.000 euro) izeneko kontu-sailen gastuak 1 871.–Diruzaintzako gerakina lotutako baliabideengatik (kopurua: 13.000,00 euro) izeneko kontu-saileko lotutako baliabideengatiko diruzaintzako gerakinaren bitartez finantzatuko dira.

Beran, 2014ko uztailaren 25ean.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1410732