152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Zereginak pilatzeagatik administrari laguntzailearen lanaldia luzatzeko, 2014ko aurrekontuan kreditu transferentzia egiteko espedientea (14/1). Behin betiko onespena

Udalak, 2014ko ekainaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen zereginak pilatzeagatik administrari laguntzailearen lanaldiaren luzatzeko 2014ko aurrekontuan kreditu transferentzia egiteko espedientea (14/1). Horren iragarkia 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 30ean.

Espedientea hamabost egun balioduneko epean jendaurrean egon zen, baina ez zen inolako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, kreditua sortzeko espedientea behin betiko onetsitzat hartzen da, modu honetan:

1 611 13100.–Aldi baterako langileak, Ogasuna (kopurua: 6.019,04 euro) kontu-sailaren gastuak 1 441 22102.–Lesakako uraren hornidura (kopurua: 6.019,04 euro) kontu-sailetik kreditu transferentzia eginda finantzatuko dira.

Beran, 2014ko uztailaren 25ean.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1410716