2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Aldaketa xehakatua Udal Planean.
Hasierako onespena
Allingo Udalak, 2014ko uztailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa xehakatua, Aramendiako UE-6 unitateari dagokienez, betiere Urquia Lus teknikariak prestatu eta Ángel Ramos Gutiérrezek sustatutako agiriaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, 63. artikuluak hartara igortzen baitu, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Amillaon, 2014ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Mª Ascensión Gárriz Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1410305