2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Administrari-ofizial izateko C mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia. Onartuen behin betiko zerrenda
Mankomunitateko buruak martxoaren 31n emandako 75/2014 Ebazpenaren bidez, deialdia eta haren oinarriak onetsi dira, Itzagako Mankomunitatearen zerbitzuko administrari-ofizial izateko C mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko.
2014ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, apirilaren 9an.
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (zerrenda 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 16an), bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskinean heldu dena, onestea, epaimahaiko kideak izendatzea eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea.
Epaimahaiko kideak:
Batzordeburua: Javier Linto Iriarte, Untzitiko Udaleko alkatea eta Itzagako Mankomunitateko burua.
Ordezkoa: José Javier Eslava Armendáriz, Ibargoitiko Udaleko alkatea.
1. mahaikidea: Fermín Julián García Gobeo, Urrotz-Hiriko Udaleko alkatea eta Itzagako Mankomunitateko buruordea.
Ordezkoa: Alejandro Cortés Jiménez, Itzagaondoko Udaleko zinegotzia.
2. mahaikidea: Amaia Ekisoain Gorriz, Lizoain-Arriasgoitiko Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Izaskun Zozaya Yunta, Eloko Udaleko alkatea.
3. mahaikidea: Irantzu Cabodevilla Eraso, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Hautapeneko teknikaria.
Ordezkoa: Fernando Teré Iriarte, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Hautapeneko teknikaria.
4. mahaikidea: Virginia Itoiz Equisoain, langileen ordezkaria.
Ordezkoa: Valentín Lara Echechipía, langileen ordezkaria.
Idazkaria: Itzagako Mankomunitatekoa.
Hautaprobak 2014ko azaroaren lehen hamabostaldian hasiko dira.
Urrotz-Hirian, 2014ko uztailaren 14an.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.
ERANSKINA
–Izangai onartuen behin betiko zerrenda:
JIMÉNEZ ALBA, HERACLIO
REBOLE ARMENDÁRIZ, RICARDO
SUÁREZ SANABRIA, SOFÍA
–Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: L1410158