151. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIARMENDIKO MANKOMUNITATEA

Legua Acotada mendiko lurrak okupatzeko baimena, “Kintoa, mozketan berriz ere sakontzea 130. mailara” meategia ustiatzeko, Magnesitas Navarras, S.A.k sustatua

Oiarmendiko Komunitateko Batzarrak, 2014ko uztailaren 9an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Baimena ematea Magnesitas Navarra, S.A.k 24,72 hektarea okupa ditzan, Eugiko (Esteribar) 41. poligonoko 2. lurzatiko B, C, H eta F azpilurzatietan eta 3. lurzatiko B azpilurzatian, “Kintoa, mozketan berriz ere sakontzea 130. mailara” meategia ustiatu ahal izateko, Legua Acotada mendian, Eugiko Kontzejuaren mugapean.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea aipatutako meategiaren ustiapena arautuko duen baldintza juridiko ekonomikoen agiria, eta Eugiko Kontzejuari ahalmena ematea aprobetxamendu horren kudeaketa juridiko eta ekonomikorako, haren mozkinak osotasunean jasoko baititu, betiere Oiarmendiko Mankomunitatearen ohiko funtzionamenduari eta Estatutuei jarraituz.

Hirugarrena.–Hasiera batez onestea Magnesitas Navarras, S.A.k Legua Acotada hermendian, Asturreta alderdian, Eugiko mugapean, eginen duen okupazioa arautzen duen baldintza-agiria eta aldatzea Komunitate honek 2010eko azaroaren 12an onetsitako agiria.

Laugarrena.–Oiarmendiko Komunitateko buruari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Oiarmendiko Komunitatearen egoitzaren iragarki oholean argitaratzea, bai eta Eugi, Erro eta Zilbetiko Kontzejuen iragarki oholetan ere. Orobat, espediente hau jendaurrean edukitzea hamabost egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan oinarrituz (aurrerantzean TAFL).

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Gobernuari igortzea, Komunitate honetako Estatutuei jarraituz eta TAFLren 172. artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz, hermendiaren aprobetxamendurako behar den baimena eta onespena lortzeko, harrobia ustiatu ahal izateko.

Eugin, 2014ko uztailaren 10ean.–Mankomunitateko burua, María Teresa Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L1410092