151. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2014. urtean gazteendako jarduerak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko

Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Turismo eta Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatuak deialdia onetsi zuen 2014ko uztailaren 21ean, 2014. urtean gazteendako jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko, norgehiagokako araubidean.

Deialdi honen helburua diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea da, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat, zeina Udalbatzak onetsi baitzuen, hasiera batez, 2005eko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran. Hartutako erabakia behin betiko bihurtu da, ez baita erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko epean. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri. (21. NAOn argitaratua, 2006ko otsailaren 17an).

A.–Entitate deiegilea.

1. Administrazio deiegilea: Iruñeko udala.

2. Organo emailea: Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzigo Delegatua.

3. Alor kudeatzailea: Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorra.

4. Instrukzio-organoa: Deialdia kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betebeharrak eta helburua.

1. Deialdiaren xedea:

2014. urtean gazteen arloko unean uneko jarduerak diruz laguntzea, betiere irabazi-asmorik gabeko entitateek eginak badira.

2. Deialdiaren helburua:

Gazteek gizarte-bizitzan parte har dezaten bultzatu eta sustatzea, haien antolatzeko gaitasuna eta autonomia indartuz.

3. Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Iruñeko Udalak ematen dituen diru-laguntzen xede diren jarduerak tankera honetako behin-behineko jarduerak izan daitezke:

a.–Gazteen intereseko prestakuntza-jarduerak.

b.–Aisialdiko eta jolaserako jarduerak.

c.–Sentsibilizazio-jarduerak.

d.–Gazteendako mugikortasun-jarduerak.

e.–Gazteendako boluntariotza-jarduerak.

Berariaz deialdi honetatik at daude honako jarduera hauek:

a) Inauteriak, festak, kabalgatak eta tankera horretakoak.

b) Irakaskuntza arloko jarduera arautuak, bai eta araututako hezkuntza sistemako materien osagarri diren jarduerak, masterrak eta antzekoak egitea.

c) Xede nagusia parte-hartzaileen artean kirola sustatzea duten jarduerak.

d) Iruñeko Udalaren beste finantza-ildoei kontratuen zein hitzarmenen bidez heltzen ahal dieten programazioak, edo Udalaren diru-laguntzetarako deialdi espezifikoagoen xede diren jarduerak.

e) Deialdi honen oinarrietan eta Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 1/2011 Foru Legean zehaztutako helburu, xede, printzipio eta lehentasunekin bat ez datozen jarduerak.

f) Iruñeko Udalaren mugapean egitea, salbu gazteendako mugikortasun-jarduerak.

Jarduerak egiteko epea: 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

C.–Aurrekontuetako kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa.

1. Deitutako gehienezko zenbateko osoa, eskuragarri diren kredituen zenbatekoa kontuan harturik: 45.000 euro.

Emango diren diru-laguntza guztiak batuta, ezin izango da gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Kontu-saila: 90/45320/482090.

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Erakunde edo elkarte bakoitzari emanen zaion kopuruak ezin izanen du gainditu aurkeztutako jarduera guztien aurrekontuak zenbat jo eta horren %100, eta, edonola ere, gehienezko muga 8.000 euro izanen da.

4. Hainbanatzeko aukera:BAI EZ

Baiezkoa bada, nola hainbanatu: Behin I. atalean ezarritako balorazio-irizpideak eta C.3. atalean zehaztutako banakako gehienezko zenbatekoaren mugak aplikatuta, esleitutako aurrekontua ez bada aski diru-laguntza guztietarako, modu proportzionalean murriztuko dira diru-laguntza guztiak.

5. Hainbat urtetarako deialdia:BAI EZ

Hainbat urtetarako deialdirik izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

6. Urtekoak:

Urte honetako zenbatekoa: 45.000 euro.

1. urtekoa: ....................... euro.

2. urtekoa: ....................... euro.

3. urtekoa: ....................... euro.

4. urtekoa: ....................... euro.

D.–Onuradun izateko baldintzak.

1. Onuradun izateko baldintzak:

Onuradun izan ahalko dira deialdiari funtsa ematen dion egoeran egon eta jarraian aurreikusten diren inguruabarrak betetzen dituzten pertsona zein entitateak, betiere Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu eta deialdiaren izaeragatik azken baldintza hori salbuesten bada eta hala adierazten bada atal honetan.

–Berariazko baldintzak:BAI EZ

1.–Nafarroako Gazteria eta Kirol Institutuko Entitateen Erroldan izena emandako gazte-elkarteak izatea.

2.–Gazteekin lan egiten duten entitateak izatea, baldin eta legearekin bat eraturik egon eta dagokien erregistroan izena emana badute eskabidea aurkezteko unean, betiere izen-emate hori legeekin bat galdatu badaiteke.

3.–Irabazi-asmorik ez izatea eta irabazi-asmoa duten entitateen mende ez egotea, ez ekonomikoki eta ez instituzionalki. Berariaz bazterturik geratuko dira irabazi-asmoa duten entitateak.

4.–Diru-laguntzaren xede diren elkarte edo entitateek Iruñeko udal-mugapean izan behar dute helbide soziala edo egoitza, baita helbide fiskala ere.

5.–Jardueretako parte-hartzaileen %25ek gutxienez Iruñean izan behar dute errolda.

Diru-laguntza bereziak direnez, onuradunek ez dute ziurtatu beharrik Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan arauturikoak betetzen dituztela:

BAI EZ

2. Nola ziurtatu onuradun izateko baldintzak betetzen direla: Deialdi honen H.4) atalean exijitzen diren agiri eta informazioak aurkeztuta diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Onuradunaren betebeharrak.

Deialdi honetarako, onuradunaren betebeharrak dira Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta atal honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak:

BAI EZ

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak Iruñeko Udalak finantzatu dituela jakitera emate aldera.BAI EZ

Onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak:

Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Hedabideetan aipatzea.

Beste batzuk:

–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat:BAI EZ

Zehaztu xede-epea:

F.–Entitate laguntzaileak.

Organo emailearen izenean eta haren kontura jarduten diren entitate laguntzaileen esku-hartzea:

BAI EZ

Entitate laguntzaile izan ahalko dira Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsona zein entitateak. Lankidetza-hitzarmen bat egin beharko da organo emailearen eta entitate laguntzailearen artean, eta, bertan, entitate horrek onartutako baldintzak eta betebeharrak arautuko dira, Iruñeko Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 13. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

G.–Proiektuaren moldaketak.

Proiektuan moldaketak egiteko aukera:BAI EZ

Ez da onartuko aurkeztutako jarduerak aldatzea, salbu horiek egiteko datetan egindako moldaketak. Gainera, aldaketa horiek Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorraren oniritzia izan beharko du; hortaz, idatziz jakinarazi beharko zaizkio Alorreko Gazteria Unitateari, jarduera benetan egiten hasi baino lehenago.

H.–Eskaerak non, nola eta noiz arte aurkeztu.

1. Eskaerak aurkezteko tokia: Diru-laguntzetarako eskaerak ondoko tokietan aurkeztu beharko dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, beheko solairua), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; San Saturnino k. 2, beheko solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, beheko solairua; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, beheko solairua; Eslava k. 1, beheko solairua) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluak aurreikusten dituen beste edozeinetan.

2. Eskaerak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari OfizialEAN argitaratu eta biharamunetik aitzina hasiko da, eta 2014ko irailaren 6ean bukatuko.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabidea eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik aurkeztu behar dira, edo zuzenbidez baliozko den edozein bideren bidez ordezkari dela egiaztatu duen pertsona batek sinaturik, deialdi honen I. Eranskinean azaltzen den ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen H.4) oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkezten ahalko da, bertan adierazita noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota. Edozein kasutan, aitorpen hori aurkezteko beharrezkoa da bost urte baino gehiago igaro ez izana dagokien prozedura amaitu denetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

Aurrekoan xedatutakoa gorabehera, Udalak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezin badute agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskatzen ahalko diete hura aurkezteko, edo, bestela, agiria zein betekizuni dagokien eta horiek beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, betiere ebazpen-proposamena egin baino lehen.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

a.1) Eskaera-orria beterik, deialdi honi atxiki zaion ereduarekin bat (I. eranskina).

a.2) Elkartearen edo entitatearen indarreko estatutuak.

a.3) Elkarte edo entitateak dagokion Erregistroan izena emana duela egiaztatzeko agiria, betiere indarra duten legeekin bat betekizun hori eska badaiteke.

a.4) Elkartearen edo entitatearen Identifikazio Fiskaleko agiria (IFZ).

a.5) Elkarte edo erakundearen ordezkari legalaren NAN, baldin eta bera bada eskatzailea; ez bada, eskabidea sinatzen duen pertsonaren NAN eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. eranskina eredu gisa hartuta, honako hauek ziurtatzeko: eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek onuradun izateko exijitzen dituzten baldintza orokorrak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu honetan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak), 15 eguneko gehienezko epean. Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta aski ahalmen eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, beste hainbat administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda adierazita, eta honako hauek zehaztuta: eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa. (Ikus deialdi honen III. eranskina).

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Memorian, gutxienik, alderdi hauek jasoko dira:

–(A) Abuztuaren 31ra arte egindako jarduerak.

Egindako jardueraren gaineko memoria eta balorazioa.

f.1) Fitxa teknikoa (IV. Eranskinean atxikitako ereduarekin bat), bertan honako atal hauek jasota:

  • Jardueraren izena eta haren deskribapen laburra.
  • Entitate antolatzailearen izena, helbidea eta helbide elektronikoa (halakorik balitz), eta telefonoa.
  • Jardueraren erantzule den pertsonaren izen-abizenak, helbidea eta, halakorik balitz, helbide elektronikoa, eta telefonoa, bai eta jardueraren ardura hartu duten irakasleen edo monitoreen izenen zerrenda ere, haien jaiotze-data, helbidea (Iruñean bizi direnen kasuan) eta jarduera garatzeko kualifikazioa adieraziz.
  • Jardueraren hasiera- eta bukaera-datak.
  • Parte-hartzaile kopurua, adierazita horietako zenbat diren Iruñeko biztanleak.

f.2) Jarduerako parte-hartzaileen zerrenda osoa, bertan izen-abizenak, jaiotze-data eta Iruñean bizi direnen helbideak jasota.

f.3) Dirua jaso duen jarduera dela-eta egindako gastuen ororen justifikazio-kontua. Q atalean eta Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 35. artikuluan zehaztutako agiriak ere aurkeztu beharko dira.

f.4) Gazteria Europako Ekintza programak abalatutako programa europarren kasuan, Programaren Espainiako Ebaluazio-Agentziak onetsitako proiektua aurkeztu behar da.

–(B) 2014ko irailaren 1etik aurrera egindako jarduera.

Egin beharreko jardueraren gaineko memoria. Jardueraren proiektu bat aurkeztu beharko da, eta bertan jaso, ezinbestean jaso ere, egin beharreko jarduerak eraginen dituen gastuen eta diru-sarreren aurrekontua (gutxi gorabeherakoa), baita non eginen den, zer baliabide dauden horretarako, eta, halakorik bada, aterpetxearekin kanpaldia egiteko baimena ere.

f.1) Fitxa teknikoa (IV. Eranskinean atxikitako ereduarekin bat), bertan honako atal hauek jasota:

  • Jardueraren izena eta haren deskribapen laburra.
  • Entitate antolatzailearen izena, helbidea eta helbide elektronikoa (halakorik balitz), eta telefonoa.
  • Jardueraren erantzule den pertsonaren izen-abizenak, helbidea eta, halakorik balitz, helbide elektronikoa, telefonoa, bai eta jardueraren ardura hartu duten irakasleen edo monitoreen izenen zerrenda ere, haien jaiotze-data, helbidea (Iruñean bizi direnen kasuan) eta jarduera garatzeko kualifikazioa adieraziz.
  • Jardueraren hasiera- eta bukaera-datak.
  • Iruñeko bizilagunen kopurua parte-hartzaileen artean.

f.2) Aurreikusi diren gastuen eta diru-sarreren gaineko aurrekontua, xehekaturik.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legearekin bat kautoak diren kopiak.

I.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Eskaerak baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

Iruñeko bizilagunen kopurua parte-hartzaileen artean, eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa aurreikusitako finantzaketa oinarri harturik, betiere entitate eskatzailearen ekarpena eta bestelako baliabide ekonomikoak lortzeko eginen dituen ahaleginak barne harturik.

Halaber, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

Gazteek gazteendako antolatutako jardueretan: onartutako defizitaren %70.

Gazteek gainerako biztanleendako antolatutako jarduerak: onartutako defizitaren %50.

Gazteenak ez diren entitateek gazteendako antolatutako jarduerak: onartutako defizitaren %40.

J.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio batzordea.

Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauez osatua:

–Batzordeburua: Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatua.

Ordezkoa: Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Berezia.

–Batzordekideak:

1. Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko zuzendaria.

Ordezkoa: Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko idazkari teknikoa.

2. Udaleko Gazteria teknikaria.

Ordezkoa: Herritarren Partaidetzako teknikaria.

3. Udaleko Kirol koordinatzailea.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko pedagogoa.

–Idazkaria: Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko administrari bat.

K.–Prozedura izapidetu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena.

1. Prozedura izapidetzea:

Instrukzio organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non eskura daukan informazioaren arabera onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatuko baita. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen I) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.

Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko Idazkari Teknikoa izanen da prozedura bideratzeko organo eskuduna, eta bere kabuz egingo ditu ebazpen-proposamena emateko behar diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen jarduketak oro.

Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzigo Delegatuari dagokio diru-laguntzak emateko prozedura ebaztea.

Halaber, diru-laguntza emateko kontuan hartu den edozein baldintza aldatzen bada, aldatu egin daiteke, baita ere, diru-laguntza hori emateko ebazpena.

2. Ebazteko eta jakinarazteko epea:

Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta, bertan, berariaz zehaztuko dira: diru-laguntza jaso duten eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa eta, eskaera ezetsirik izanez gero, horien eskatzaileak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea data honetatik aurrera hasiko da kontatzen:

–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hortik aurrera:BAI EZ

–Eskaera organo eskudunaren erregistroan izapidetzeko sartu eta hortik aurrera:BAI EZ

–Epea kontatzeko beste sistema bat: ...........................................

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskaera ezetsitzat joko da.

L.–Emandako diru laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzea:BAI EZ

Adierazi non argitaratu behar den:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitara emanen da, eta honako datu hauek adieraziko ditu: deialdia, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea.

M.–Diru laguntzen xede izan daitezkeen gastuak.

1. Diruz lagun daitezkeen gastuak:

Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izaki deialdi honen M.2) atalean ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

Jardueraren garapenarekin zuzenean lotutakoak.

–Mantenu osoa behar duten jardueretan (ostatu hartzea eta mantenua barne), gehienez ere 40 euro onartuko dira parte-hartzaile bakoitzeko eta eguneko gastu gisa.

–Joan-etorriek sortutako gastuei dagokienez: gehienez ere 3.000 euro onartuko dira Iruñetik jardueraren helburu den lekurainoko joan-etorrietako gastuetarako. Bakarrik hartuko dira kontuan programatutako jarduera egoki garatzeko ezinbestekoak diren joan-etorriak (halakotzat hartuko da jarduera prestatzeko egin beharreko joan-etorri bat ere).

Banakako txarteletan emandako garraio-gastuen kasuan, inoiz ez da ordainduko ohiko tarifa merkeagorako ezarritakoa baino prezio altuagorik; ibilgailu partikularra erabiliz gero, 0,30 euro ordainduko da ibilbideko kilometro bakoitzeko.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Deialdi honen Q.2) atalean ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindutako gastua hartuko da egindako gastutzat:BAI EZ

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen: Jarduera gauzatzeko beharrezkoak ez diren elikadura-gastuak.

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

N.–Azpikontratazioa.

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat:BAI EZ

Portzentajea: ......................................................................................

Ñ.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa.

Onuradunek diruz lagundutako jarduera finantzatu beharko dute beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Justifikatu beharra dago finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jardueran egindako aplikazioa:BAI EZ

Zenbatekoa edo portzentajea: ............................................................

O.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea  Bateragarria  Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe laguntza hori eman duen administrazioa, entitatea edo pertsona.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propioak gehituta, diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

P.–Ordainketa.

1. Nola ordaindu: Diru-laguntza modalitate honen arabera ordainduko da:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu baino lehenagoko ordainketa.

Ordainketa kontuan:

Ordainketa zatikatua:

Aldez aurreko ordainketa:

Ordainketa mistoa, ordainketa zatikatuaren eta aldez aurrekoaren artekoa:

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie onuradunei ordaindu ez badituzte tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Aurrekoa gorabehera, Udalak bere kabuz kitatzen ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntza horiekin, osorik edo parte batean, zor dituzten kopuruak konpentsatuta.

Jarduerak egitea errazteko, 2014ko abuztuaren 31ra arte egin eta justifikatutako jarduerei dagokien zatia ordainduko du Iruñeko Udalak, eta gainerakoei dagokien zatia horien justifikazioa onetsi ondoren ordainduko da.

2. Bermeak eratzea:

BAI EZ

Eratzeko modua eta zenbatekoa: .......................................................

Q.–Justifikazioa.

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Justifikazio-kontua agiri hauek osatuko dute:

–Ebaluazio-memoria, egindako jardueraren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen xede diren jarduerak eta haien kostu eta finantzazioa. Memoriak, gutxienez, eduki hauek jasoko ditu:

  • Programaren edo proiektuaren izena.
  • Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.
  • Egindako jarduerak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.
  • Finantzaketa-bitartekoen zerrenda. Norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak deskribatu; kasu horretan ondokoak egiaztatu behar dira: funtsen zenbatekoa, jatorria eta haien aplikazioa diru-laguntzen xede diren jardueretan.
  • Ondorioak.

–Jarduera edo proiektu bakoitzaren diru-sarreren eta gastuen egoera (V. eranskina).

–Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda (VI. eranskina).

Fakturak edo gastuak frogatzeko edozein egiaztagiri baliokide, merkataritzako trafiko juridikoan balioa dutenak edo indar administratiboa dutenak, betiere modu korrelatiboan ordenaturik eta zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera. Betekizun hauek bete beharko dira:

2014ko irailaren 1etik aurrera egindako jardueren justifikazioarekin batera, jarduerako parte-hartzaileen zerrenda osoa ere aurkeztu behar da, haien izen-abizenak, jaiotze-data eta Iruñean bizi direnen helbideak adierazita.

–Agiriek jatorrizkoak edo kopiak konpultsatuak izan beharko dute.

–Egindako gastuak osagai guztiak jasotzen dituzten fakturen bitartez egiaztatuko dira, eta inongo kasutan ez dira onartuko ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak.

Fakturak indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan zehazturik faktura egin duen enpresaren edo sozietatearen izena eta IFZ, fakturaren jaulkitze data, kontzeptua, zenbatekoa eta fakturatu diren objektuen edo kontzeptuen xehekapena, zigilua, aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta jaulkitzailearen sinadura. PFEZren atxikipena ere adieraziko da, autonomo diren pertsonen kasuan.

–Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZetik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

Behin gauzatutako jarduerei dagokien justifikazioa aztertu eta gero, Udaleko teknikari eskudun batek balorazio-txosten bat egin eta sinatuko du. Bertan espresuki jasoko da guztiz bete izan dela diru-laguntzaren xedea, edo, bestela, justifikazioaren onespena eragozten duten akatsak edo inguruabarrak zein diren.

Justifikazio-kontua, ikuskapen-txosten batekin.

Bestelako edukirik:BAI EZ

Justifikazio-kontu sinplifikatua:

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Zehaztu honako hauek:

Modulua osatuko duten unitateak:

Moduluaren unitate bakoitzaren kostua:

Gainerako inguruabarrak:

Kontabilitate-orriak aurkeztea (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Beste sistemaren bat: ....................................................................

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea eskaerak aurkeztearekin batera amaituko da.

Dena den, 2014ko irailaren 1etik aurrera egindako jardueren kasuan, justifikatzeko gehienezko epea hamar egun naturalekoa izango da, jarduera bukatu eta hortik aurrera kontatzen hasita.

R.–Dirua itzularazteko arrazoiak.

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoiren batek ukitzen badu onuraduna, eta atal honetan aurreikusitako gainerako kasuetan:

Dirua itzularazteko arrazoi zehatzak:BAI EZ

–Diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da, baldin eta Q.2 atalean zehaztutako epeetatik kanpo aurkezten badira justifikazioak, Udalak aurretik eskatuta.

S.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

T.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk.

1. Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatzen badira, eta, edozein kasutan, deialdi honetan baimendutako kasuetatik at beste diru-iturri batzuk eskuratzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

2. Benetako defizita edo benetako gastuak eskaera egitean aurreikusitakoak baino gutxiagokoak badira, kontuan harturik, betiere, azken horiek zedarritzen dutela hasiera batez diru-laguntzaren zenbatekoa, aintzat hartuko da inguruabar hori, eta proportzioan murriztuko da behin betiko ordaindu behar den kopurua (Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 31.7 artikulua).

U.–Eranskinen aurkibidea.

I. eranskina. Eskabide eredua.

Deialdi honetako Eranskinaren arabera:BAI EZ, erantsitako eredu zehatza.

II. eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak baldintzak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

Deialdi honetako Eranskinaren arabera:BAI EZ, erantsitako eredu zehatza.

III. eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru laguntzak eskatu izanaren gainean.

Deialdi honetako Eranskinaren arabera:BAI EZ, erantsitako eredu zehatza.

Eranskin osagarriak.

IV. eranskina.

V. eranskina.

VI. eranskina.

VII. eranskina.

I. ERANSKINA

Diru-laguntza eskabidea

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-abizenak edo sozietate izena

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

Helbidea

Telefonoa

Zk.

Eskailera

Solairua

P.K.

Herria

[Ezabatu ez dagokizuna]

Berez edo honako honen izenean*

Izen-abizenak edo sozietate izena

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

Izen-abizenak edo sozietate izena

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

Helbidea

Zk.

Eskailera

Solairua

P.K.

Herria

Telefonoa

Faxa

Helbide elektronikoa

Jakinaren gainean egonik ........., datan ....................... NAO zenbakian argitaratutako deialdia egin dela, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, ................................................................................................................., xedeetarako,

ESKATZEN DU:

Kontuan har dadila eskabidea, eta horretarako honako agiri hauek aurkeztu dituela:

Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. eranskina eredu gisa hartuta, honako hauek ziurtatzeko: eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintza orokorrak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko ziurtagiria, deialdiaren H.4) atalean zehaztutako moduarekin bat.

Aitorpen bat, beste hainbat administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda adierazita, eta honako hauek zehaztuta: eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa. (III. eranskina).

Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena.

Deialdi honen H.4) atalean zehazten diren agiriak.

 Iruñean, ......(e)ko ...................aren ...........(e)an

(Sinadura)

IRUÑEKO UDALEKO JAUN ALKATE UDALBURUA.

Datuen babesa.

Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetarako eman dituzun datu pertsonalak diru-laguntza kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, betiere Erregistro Orokorrera joaz (Kondestablearen Jauregia-Kale Nagusia, 2 - 31001 Iruña).

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izena-abizenak: .............................................................................., helbidea (jakinarazpenetarako): ............................................................ NANa: ................................, telefonoa: ..................., faxa: ..................., helbide elektronikoa: .........................................., bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (hala badagokio) .............................................................................................., helbidea: ..............................................................................................................., IFZ: ......................

Telefonoa: ......................, faxa: ......................, jakinaren gainean egonik diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, honako xede hauek hartuta: ............................................................................................................................................................................................

HONAKO HAU ADIERAZTEN DU:

–Bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.

–Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez duela ukitzen.

–Egunean dituela zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

–Konpromisoa hartzen duela diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko duela eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

–Konpromisoa hartzen duela egiten zaion eskaeratik hasi eta hamabost eguneko epean aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 15.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

 Iruñean, ......(e)ko ...................aren ...........(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa.

Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2 - 31001 Iruña).

III. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru laguntzak eskatu izanaren gainean

Izena-abizenak: .............................................................................., helbidea (jakinarazpenetarako): ............................................................ NANa: ................................, telefonoa: ..................., faxa: ..................., helbide elektronikoa: .........................................., bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (hala badagokio) .............................................................................................., helbidea: ..............................................................................................................., IFZ: ......................

Telefonoa: ......................, faxa: ......................, jakinaren gainean egonik diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, honako xede hauek hartuta: ............................................................................................................................................................................................

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean,

ADIERAZTEN DU:

Ezein diru-laguntza eskatu ez izana –ezta haiengandik jaso ere– deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo edozein partikularri.

Diru-laguntza hauek eskatu izana, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo edozein partikularri:

Diru-laguntza hauek jaso izana, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo edozein partikularren eskutik:

Eskatutako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

............................................................................................................

............................................................................................................

Jasotako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

............................................................................................................

............................................................................................................

Iruñean, ......-ko ...................-ren ...........(e)an
(Sinadura)

ERANSKIN OSAGARRIAK

IV. ERANSKINA

Diru laguntzaren justifikazioa (bat jarduera bakoitzeko)

2014ko irailaren 1etik aurrera egitekoak diren jarduerak proiektu gisa aurkeztuko dira.

1. Jarduera labur deskribatu:

Jarduera egina/Jarduera egiteke (ezabatu ez dagokiona)

............................................................................................................

............................................................................................................

2. Jarduerari buruz eman beharreko datuak.

Parte-hartzaileen kopurua, guztira

............................................

Iruñeko parte-hartzaileak, guztira

............................................

Parte-hartzaileen batez besteko adina

..................................... urte

Monitoreen batez besteko adina

..................................... urte

Jarduera noiz hasi eta noiz bukatu

2014ko .......... (e)tik .......... (e)ra

[2014ko (hil./eg.)(e)tik (hil./eg.)(e)ra]

5.3. Aurkezten diren beste agiri batzuk.

5.3.1. Egindako jardueraren gaineko memoria eta balorazioa. Bertan, jarduera nola gauzatu den deskribatu behar da, bai eta azaldu ere zer harreman izan den jarduera gauzatzearen eta aurkeztu diren gastuen zein diru-sarreren artean (gehienez ere, 10 orri).

–Edo Proiektua (2014ko irailaren 1aren ondoren eginen diren jardueren kasuan); proiektuarekin batera, gastuen eta diru-sarreren gaineko balantze ekonomikoa aurkeztu beharra dago. Kasu horietan, Memoria egiaztagiriekin batera aurkeztuko da, hamar egun naturaleko epean, jarduera bukatu eta hortik aurrera.

5.3.2. Jardueran parte hartu duten monitore guztien izenen zerrenda, bertan Iruñekoen jaiotze-data eta helbidea adierazita*.

5.3.3. Jardueran parte hartu duten guztien zerrenda, bertan Iruñekoen jaiotze-data eta helbidea adierazita*.

5.3.4. Kanpaldien kasuan, aterpetxearen edo egoitzaren kanpatzeko baimena.

5.3.5. “Gazteria” Europako programen kasuan, Programaren Espainiako Ebaluazio-Agentziak onetsitako proiektua aurkeztu behar da.

(*) Datuen babesa.

Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, ondoko hau jakinarazten dizugu:

1.–Goian aipatu datuak diru-laguntzak eskuratzeko jasotzen dira; entitate eskatzailea jabe duen informatizatu gabeko fitxategi batean biltzen ahalko dira, eta Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorraren eskura izanen dira, diru-laguntza deialdiaren oinarrietan zehaztutako irizpideekin bat zuzen banatuko dela bermatze aldera.

2.–Eskabide hau aurkeztea baimen askietsia da, entitate eskatzaileak datu horiek jaso eta Iruñeko Udalari gaztigatu diezazkion.

3.–Jakitera ematen dizugu baduzula datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea. Halako eskubidea gauzatzeko Entitate eskatzailera jo, zuzenean, edo, bestela, Iruñeko Udalera.

V. ERANSKINA

Balantze ekonomikoa

(Eredua: Kanpaldiak).

GASTUAK

1. Garraioa

..................... euro

2. Aterpetxea

..................... euro

3. Mantenua

..................... euro

4. Monitoreak

..................... euro

5. Materiala

..................... euro

6. Beste gastu batzuk

..................... euro

7. ...

..................... euro

8. ...

..................... euro

9. ...

..................... euro

GASTUAK, GUZTIRA

.................... euro

DIRU-SARRERAK

10. Kuotak

.............. × ikasle kop. =

..................... euro

11. Beste ekarpen batzuk

..................... euro

12. ...

..................... euro

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

.................... euro

DEFIZITA

GASTUAK - SARRERAK

.................... euro

Oharra: Behar izanez gero, lerro gehiago txerta daitezke ordainagirien zerrendan, “beste kontzeptu batzuk” gisara.

Sinatua: ...............................................

(Eredua: beste jarduera batzuk).

KONTZEPTUAK

ZENBATEKOAK

GASTUAK

1.

..................... euro

2.

..................... euro

3.

..................... euro

4.

..................... euro

5.

..................... euro

..................... euro

..................... euro

..................... euro

..................... euro

GASTUAK, GUZTIRA

.................... euro

DIRU-SARRERAK

10. Kuotak

.............. × ikasle kop. =

..................... euro

11. Beste ekarpen batzuk

..................... euro

12. ...

..................... euro

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

.................... euro

DEFIZITA

GASTUAK - SARRERAK

.................... euro

Oharra: Behar izanez gero, lerro gehiago txerta daitezke ordainagirien zerrendan, “beste kontzeptu batzuk” gisara.

Sinatua: ...............................................

VI. ERANSKINA

Ordainagirien zerrenda

(Eredua).

ZK.(1)

FAKTURAREN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

1. GARRAIOA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

ZENBATEKOA, GUZTIRA

ZK.(1)

FAKTURAREN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

2. ATERPETXEA/EGOITZA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

ZENBATEKOA, GUZTIRA

ZK.(1)

FAKTURAREN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

3. MANTENUA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

ZENBATEKOA, GUZTIRA

ZK.(1)

FAKTURAREN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

4. MONITOREAK

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

ZENBATEKOA, GUZTIRA

ZK.(1)

FAKTURAREN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

5. MATERIALA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

ZENBATEKOA, GUZTIRA

ZK.(1)

FAKTURAREN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

6. BESTE GASTU BATZUK

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

ZENBATEKOA, GUZTIRA

(1) Fakturak edo ordainagiriak gastuen kontzeptuka eta hurrenkera kronologikoan aurkeztuko dira.

Oharra: behar izanez gero, lerro gehiago edo beste kontzeptu batzuk gehitu daitezke.

2014ko irailaren 1etik aurrera egindako jardueren kasuan, justifikatzeko gehienezko epea hamar egun naturalekoa izango da, jarduera bukatu eta hortik aurrera kontatzen hasita.

VI. ERANSKINA

Parte-hartzaileen datuak biltzeko eta horiek bildu eta lagatzeko baimena emateko fitxa-eredua

Izen-abizenak: ....................................................................................

Jaiotze data: .........................., Iruñeko helbidea (Iruñeko biztanleek baino ez dute adierazi behar): .............................................................., PK: ..................

BAIMEN ESPRESUA ematen dut babes bereziko diren nire datu pertsonalak jasotzeko eta horiek Iruñeko Udalari lagatzeko, 2014. urteko gazteendako jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdian parte hartze aldera.

 Iruñean, 2014 ..................ren ........ (e)an

Parte-hartzailearen sinadura, edo legezko ordezkariarena,
parte-hartzaileak 14 urtetik beherakoak direnean

Datuen babesa.

Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, ondoko hau jakinarazten dizugu:

1.–Goian aipatu datuak diru-laguntzak eskuratzeko jasotzen dira; entitate eskatzailea jabe duen informatizatu gabeko fitxategi batean biltzen ahalko dira, eta Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorraren eskura izanen dira, diru-laguntza zuzen banatuko dela bermatze aldera, deialdiaren oinarrietan zehaztutako irizpideekin bat.

2.–Eskabide hau aurkeztea baimen askietsia da entitate eskatzaileak datu horiek jaso eta Iruñeko Udalari gaztigatu diezazkion.

3.–Jakinarazten dizugu eskubidea duzula datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea. Horretarako, jo Entitate eskatzailera, zuzenean, edo, bestela, Iruñeko Udalera.

Iruñean, 2014ko uztailaren 22an.–Enplegu, Merkataritza eta Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatua.

Iragarkiaren kodea: L1410484