2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Padel pista erabiltzeko prezio publikoa.
Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2014ko uztailaren 10ean egin osoko bilkuran, padel pista erabiltzeko prezio publikoa ezartzea onetsi zuen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi den prezio publikoen proposamena jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, proposamena behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Fontellasen, 2014ko uztailaren 11n.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1410330