151. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

154/2014 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Barañaingo eta Burlatako udaltzaingoetan kabo izateko 4 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak apirilaren 30ean emandako 109/2014 eta 110/2014 Foru Aginduen bidez, Zizur Nagusiko eta Barañaingo Udaletarako, hurrenez hurren, kaboak hautatzeko eskaera onartu zen, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, eta aipatu bigarren foru aginduan Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emandako aginduarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Barañaingo eta Burlatako udaltzaingoetan kabo izateko 4 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea.

2. Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2014ko uztailaren 17an.–Barneko zuzendari nagusia, Francisco José Fernández Elizalde.

Deialdia, Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 154/2014 Ebazpenaren bidez onetsia, Barañaingo eta Burlatako udaltzaingoetan kabo izateko 4 lanpostu kategoriaz
igotzeko lehiaketa bidez betetzeko

1. Xedea.

Deialdi honen xedea da Barañaingo eta Burlatako udaltzaingoetan kabo izateko 4 lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzea.

1.1. Lanpostuen banaketa, txandak eta euskaraz jakitearen betekizuna:

a) Barañain:

a.–Lanpostu bat, 4.3 zenbakikoa, barne igoerako txandakoa Barañaingo udaltzaingoko kideentzat; ez du hizkuntza eskakizunik.

b.–Lanpostu bat, 4.6 zenbakikoa, igoerako txanda irekikoa Nafarroako Polizia kidegoetako kideentzat eta udaltzainentzat (aurrerantzean igoerako txanda irekia); ez du hizkuntza eskakizunik.

b) Burlata:

a.–Lanpostu bat, 11.7 zenbakikoa, barne igoerako txandakoa Burlatako udaltzaingoko kideentzat; ez du hizkuntza eskakizunik.

b.–Lanpostu bat, 11.2 zenbakikoa, igoerako txanda irekikoa Nafarroako Polizia kidegoetako kideentzat eta udaltzainentzat; euskaraz jakitea (C1 edo EGA) betekizuna du.

Lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, deialdiak iraun bitarte, 9. oinarrian xedatutakoarekin bat.

1.2. Ordainsariak.

Lanpostuek aplikatzekoak diren oinarrizko ordainsariak eta ordainsari osagarriak izanen dituzte, jabetza hartzean indarra duten xedapenekin bat.

2. Aplikatu beharreko arauak.

Prozedura hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Foruzaingoko Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoetan Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautzen duen ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretua; eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen martxoaren 25eko 30/2005 Foru Dekretua; aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

3. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Kategoriaz igotzeko lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Barne igoerako txandarako:

1.–Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea kasuan kasuko udaltzaingoko polizia lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik.

2.–Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

b) Igoerako txanda irekirako:

1.–Nafarroako Polizia Kidegoetako kidea izatea: gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea polizia lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik, eta euskaraz jakitea (C1 edo EGA) Burlatako Udaleko 11.7 lanpostuaren kasuan.

2.–Udaltzainak: lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea udaltzain lanpostuan eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolak emandako polizia izateko beharrezkoa den Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa gainditu dutela egiaztatzea.

3.–Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

3.2. Bi txandetako izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean eta lanpostuaz jabetu arte bete beharko dituzte betebehar horiek.

4. Parte hartzeko eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak non eta noiz aurkeztu behar diren.

a) Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

c) Eskabidearen eredu ofiziala deialdiaren I. eranskinean ageri da. Interneten bidez lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko Nafarroako Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

4.2. Izangaiek eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

a) Organo eskudunak emandako ziurtagiria, interesdunak Nafarroako Polizia Kidegoetako bateko kide bezala lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela frogatzen duena. Ziurtagiri berean interesdunaren egoera administratiboa zein den adierazi beharko da.

b) Udaltzainek organo eskudunak emandako ziurtagiria gehituko dute, udaltzain bezala lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela frogatzen duena. Ziurtagiri berean interesdunaren egoera administratiboa zein den adierazi beharko da.

c) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolak emandako ziurtagiria, interesdunak eskola horrek emandako Polizia izateko beharrezko Oinarrizko Ikastaroa gainditu duela egiaztatzen duena.

Betebehar hau Administrazioak egiaztatuko du ofizioz, Nafarroako Segurtasun Eskolak deialdia egin duen organoaren aurrean egindako ziurtagiriaren bitartez.

d) Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera izangaiak alegatutako merezimenduen egiaztagiriak.

4.4. Agiri horien kopia soilak aurkeztea aski izanen da, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

5. Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaituta, Barneko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, ohartaraziz hurrengo bost egun naturaleko epean interesdunek erreklamazioak egin ditzaketela organo dei egileari zuzenduak eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean parte hartzeko eskaerarik aurkezten ez bada, Barneko zuzendari nagusiak deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Barneko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

Aurreko ataletan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan datu hauek baizik ez dira jasoko: foruzain edo udaltzain zenbakia, Nafarroako zein polizia kidegotakoa den edo atxikipeneko toki entitatea zein den, eta zein igoera txandatan eta zein udaletarako aurkezten den.

Halaber, kategoriaz igotzeko lehiaketan onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrenda interesdunen esku egonen da Nafarroako Gobernuaren web orrian (www.navarra.es, “Zerbitzuen katalogoa”, “Enplegu Publikoa”).

6. Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Osaera.

Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiko burua: José Antonio Goioa Andrés jauna, Foruzaingoko Giza Baliabideen Taldeko inspektoreordea.

Ordezkoa: Eduardo Beperet Redin jauna, Foruzaingoko inspektoreordea.

–Epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiko kidea: Alfredo Izuriaga Iturria jauna, Foruzaingoko kaboa.

Ordezkoa: María Felisa Vidaurreta Fernández andrea, Foruzaingoko kaboa.

–Epaimahaiko kidea: Enrique Luis Bellostas Suescun jauna, Burlatako Udaltzaingoko burua.

Ordezkoa: Juan Antonio Castro Moraza jauna, Barañaingo Udaltzaingoko burua.

–Epaimahaiko kidea: Miguel Ángel Zuasti Ansó jauna, Barañaingo Udaltzaingoko kaboa, Barañaingo langile batzordea ordezkatuz.

Ordezkoa: Óscar Moreno Tihista jauna, Burlatako udaltzaina, Burlatako langile batzordea ordezkatuz.

–Idazkaria: José María Canales Arana jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Ataleko burua.

Ordezkoa: Pilar Zapico Revuelta andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko zuzendaria.

6.2. Eraketa eta jarduna.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikorako aholkulari espezialistak biltzen ahalko ditu epaimahaiak. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7. Kategoriaz igotzeko lehiaketako elementuak.

7.1. Epaimahaiak, elkarren segidan eta hurrenkeran, kategoriaz igotzeko lehiaketaren elementu hauek baloratuko ditu:

a) Merezimenduak:

–Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: gehienez ere hogeita hamabost puntu (35).

–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere hogeita bost puntu (25).

–Hizkuntzak: gehienez ere hogeita sei koma berrogeita hamar puntu (26,50).

b) Lanpostuko edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: gehienez ere hogeita bost puntu (25).

c) Txosten psikoteknikoa: gehienez ere hamabost puntu (15).

7.2. Merezimenduak.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Merezimendu horiek lehiaketan parte hartzeko eskabidearekin batera alegatu beharko dira eta agirien bidez frogatu.

Agiri horien kopia soilak aurkeztea aski izanen da, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

Fase hau bukatzean, epaimahaiak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta haren web orrian argitaratuko ditu behin-behineko puntuazioak eta erreklamazioak aurkezteko 5 egun naturaleko epea irekiko du, argitaratzen diren egunetik hasita, izangaiek beren eskubideen arabera komeni zaiena alegatu ahal dezaten.

Behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioen gainean epaimahaiak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta haren web orrian argitaratuko ditu.

7.3. Lanpostuaren eginkizunei eta edukiei buruzko proba praktikoa.

2014ko irailean eginen da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

Idatziz eginen da eta Barañaingo eta Burlatako Udaletako kabo lanpostuaren edukia eta eginkizunei buruz epaimahaiak proposatutako txostenak idatzi edo kasu praktikoak landu beharko dira, edo bi gauzak. Pliken bidez eginen da eta izangaiek lau ordu izanen dituzte egiteko.

Proba hau baztertzailea izanen da, eta, gainditzeko, gutxienez ere 12,50 puntu lortu beharko dira.

Proba hau gainditzen duten izangaiek lorturiko puntuazioa lehiaketaren gainerako ataletako puntuazioari batuko zaio, bakoitzak guztira lorturiko puntuazioa ateratzeko.

Epaimahaiak jendaurrean jarriko du proba praktikoa gainditu dutenen zerrenda, bakoitzaren puntuazioa zehaztuta, Nafarroako Gobernuaren Jauregiko iragarki oholean.

7.4. Txosten psikoteknikoa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Psikologia Aplikatuaren Atalak, lanpostuaren edukiei eta eginkizunei buruzko proba praktikoa egin ondoren, gainditzen duen izangai bakoitzari buruzko txosten psikoteknikoa eginen du. Horretan, izangai bakoitza deialdiaren xedeko lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da.

Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Egin baino lehen, Barneko zuzendari nagusiak lanpostuaren ezaugarri profesiografikoak onets ditzala proposatuko dio Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendariari. Onespena epaimahaiari jakinaraziko zaio.

Proba hau ez da baztergarria izanen eta 0tik 15 puntura baloratuko da.

7.5. Behin-behineko kalifikazioak eta erreklamazioak.

Lehiaketako elementuen balorazioa bukatu ondoren, epaimahaiak parte hartzaileek lortutako puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Gobernuaren Jauregiko iragarki oholean eta haren web orrian, eta bost eguneko epea emanen du, interesdunek beren eskubidearen arabera komeni zaiena erreklama dezaten balorazio horri buruz.

8. Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Deialdiaren aurkako erreklamazioak egiteko epea iraganda eta hauek ebatzita, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren Jauregiko iragarki oholean eta haren web orrian (www.navarra.es, “Zerbitzuen katalogoa”, “Enplegu publikoa”) argitaratuko du lanpostuaren edukiei eta eginkizunei buruzko proba praktikoa gainditu duten izangaien zerrenda, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioa eta kategoriaz igotzeko lehiaketako elementu bakoitzean lortutako puntuazioen batuketa adierazita.

Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinketa hausten ez bada, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

9. Lanpostuen kopurua handitzea.

Udalek Barneko zuzendari nagusiari eskatzen ahalko diote deialdiaren xedeko lanpostuen kopurua handitzeko, deialdia onetsi zenetik sortutako premiengatik, betiere lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia (10. oinarrian aurreikusia) egin baino lehen.

Nolanahi ere, eskaeran prozesuan sartu beharreko lanpostu huts berrien hizkuntza-eskakizunak eta beste edozein baldintza adierazi beharko dira.

Lanpostu hutsen kopurua handitzen bada, deialdiaren xedeko lanpostu hutsen kopurua handitzen duen ebazpena Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta haren web orrian argitaratuko da.

10. Lanpostu hutsak hautatzea.

10.1. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa baino lehen eginen da, bete beharreko lanpostuetan benetan nor sartuko den zehazte aldera.

10.2. Hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen bada igoerako txanda irekiko lanposturen bat, orduan barne igoerako txandakoei gehituko zaie.

Hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen bada barne igoerako txandako lanpostu hutsen bat, orduan bete gabekotzat joko da eta ez zaie gehituko igoera txanda irekikoei.

10.3. Epaimahaiak lau zerrenda argitaratuko ditu izangai bakoitzaren guztizko puntuazioarekin: bi barne igoerako txandarako (bi udaletarako zerrenda bana), eta beste bi igoerako txanda irekirako (bi udaletarako zerrenda bana).

Zerrenda bakoitza guztizko puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuko da. Guztizko puntuazioa lehiaketaren elementu guztietan lortutako puntuazioen batuketatik aterako da. Hurrenkera bera segituko da aipatu zonifikazioaren arabera sailkatutako lanpostu hutsen hautaketa ekitaldiak egiten direnean.

11. Mailaz igotzeko ikastaroa.

11.1. Zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratzea.

Segurtasun Eskolak ematen duen Nafarroako Polizia Kidegoetako kabo izateko ikastaroa egiteko, lehiaketa gainditu duten eta eman beharreko lanpostu hutsen kopuruan sartzen ahal diren izangaiek zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa eskatuko diote kide diren administrazio publikoari. Hori dena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Zerbitzu berezietako egoerak Nafarroako Polizia Kidegoetako kabo izateko Prestakuntza ikastaroaren hasierako egunetik ondorioak izanen ditu.

11.2. Izaera baztergarria.

Nafarroako Segurtasun Eskolako prestakuntza ikastaroa baztergarria da. Hura bukatzean, izangaiak “gai” edo “ez gai” kalifikatuko dira, eta azken horiek ezin izanen dira izendatu.

11.3. Araubide Juridikoa eta ordainsariak.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren arabera arautuko da prestakuntza ikastaroa.

Ikastaroak irauten duen bitartean, izangai bakoitzari bere Polizia Kidegoko kabo lanpostuari dagozkion hasierako ordainsaria eta berariazko osagarria emanen dizkio kabo izateko ikastarora bidaltzen duen Administrazioak, baita jatorrizko lanpostuan aitorturik dauzkaten gradu, antzinatasun eta familiarendako laguntzari dagozkienak ere.

Ikastaroa bukatzen denean, aurreko lerroaldean aipatzen diren ordainsariak ez dira gehiago kobratuko.

Prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, izangaiek beren jatorriko administrazioan zuten lanpostura itzuli beharko dute besterik gabe.

Prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak ikastaroa gainditzen duten izangaien zerrenda igorriko dio Barneko zuzendari nagusiari, Udalei jakinaraz diezaien izendapena egiteko.

12. Izendapena eta lanpostuen esleipena.

12.1. Izendapena.

Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, udal bakoitzeko organo eskudunak kategoriaz igotzeko lehiaketa gainditzen duten izangaiak udaleko udaltzaingoko kabo izendatuko ditu, txanden eta lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

12.2. Karguaz jabetzea.

Izendapenean erabakitzen den egunean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek igoerarako eskubidea galduko dute.

Izendapenarekin batera pertsona izendatu horiek nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarritako eskubide eta betebehar guztiekin.

12.3. Gizarte aurreikuspeneko araubidea.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede diren lanpostuetarako izendatuak izan ondoren, aukeratu duten udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiek Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emanen dute eta bertan kidetuko dira eta araubide horrek babestuko ditu, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako araubidean izena emanak badira; orduan, eta izendatu aitzin, babes araubide horretan segitzea aukeratzen ahal dute edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetzea.

13. Aurkeztutako agiriak.

Izangaiek aurkezten dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, halaxe eskatu ondotik, betiere erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, esleipenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta beste hiru hilabete pasatu eta gero.

Aurreko atalean ezarritako epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiriak berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da, eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

14. Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Barneko zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen, arauen eta arauak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Barañaingo eta Burlatako Udaletan kabo izateko 4 lanpostu betetzeko deialdia

Izena: ..............................................................................................., nortasun agiri nazionalaren zenbakia: ............., letra: ........, jaioteguna: ............, jaioterria: ............., probintzia: ............., egungo helbidearen herria: ............, probintzia: ................, kalea: ............., zenbakia: ......, solairua: ........., letra: ......., posta kodea: ..........., etxeko telefonoa: ............, laneko telefonoa: .................., sakelako telefonoa: ...........

........................................................................ lanpostua betetzen dut .................................................................. Administrazio Publikoan.

Agertu, eta egoki den moduan diot (X batez adierazi bidezko dena).

Deialdian parte hartzeko eskatzen dut, ondoko txanda eta Udaletan:

BARAÑAIN

BURLATA

Barnekoa

Irekia

Barnekoa

Irekia

Interesdunek berariaz eskatu dituzten txandetan hartuko dute parte, ez besteetan.

Barañaingo eta Burlatako Udaletan kabo izateko 4 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala (deialdia ........... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ..............(e)an).

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Deialdiaren 4.2. oinarrian xedatutakoaren arabera, honako agiriak aurkezten ditudala:

Nafarroako Udaltzainen Kidegoetako polizia izateko izendapena eta jabetze data eta lanpostu horren antzinatasuna eta egoera administratiboa frogatzen dituzten agiriak, organo eskudunak emandakoak.

Udaltzain izateko izendapena eta jabetze data eta lanpostu horren antzinatasuna eta egoera administratiboa frogatzen dituzten agiriak, organo eskudunak emandakoak

Beste orrialde batean alegatu eta aipatzen ditudan merezimenduen egiaztagiriak.

 Iruñean, 2014ko .....................aren ..............(e)an

(Sinadura)

BARNEKO ZUZENDARI NAGUSIA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez ere 35 puntu.

1. Nafarroako polizia kidego batean, polizia edo agente lanetan, edo udaltzain gisa, egiazki eta lanpostu finko eta jabetzakoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,50 puntu.

2. Nafarroako Polizia Kidego batean egiazki eta kabo lanpostu aldi baterakoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,65 puntu.

3. Administrazio publiko baten menpeko beste segurtasun Indar eta kidego batean langile finko gisa, edo beste administrazio batean udaltzain gisa, zerbitzuan emandako urte bakoitzeko 1,50 puntu polizia edo agente lanetan.

4. Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,25 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1.–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2.–Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3.–Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4.–Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu gehienez.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 irakastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1.–Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, irakastorduen zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira.

2.–Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko (1) balorazioa emanen zaie.

3.–Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei hamabi (12) kredituko balorazioa emanen zaie.

4.–Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere bi (2) puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere lau puntu (4).

5. Doktore edo lizentziatu maila, deialdian eskatutako titulazioari buruz: gehienez ere bi puntu (2).

6. Beste batzuk, epaimahaiak baloratu beharrekoa: sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere lau puntu (4).

Oharrak b) atal osorako:

1.–Poliziaren eginkizunari lotutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira atal honetan. Ez dira inolaz ere baloratuko kidegoan sartzeko edo gora egiteko trebakuntza ikastaroak.

2.–Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 25 puntukoa izanen da gehienez.

c) Hizkuntzak jakitea: gehienez ere 26,50 puntu.

Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, 5na puntu gehienez ere.

Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik, aurreko atalean hizkuntza bakoitzerako adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulaziorik ez dutenei hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzeko puntu bat emanen zaie.

Euskaraz jakiteagatik (Burlatako Udaleko lanpostuetarako): gehienez 11,50 puntu; (Barañaingo Udaleko lanpostuetarako): gehienez 6,90 puntu.

Horretarako, EGA titulua edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, izanez gero, aurreko atalean emandako gehieneko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da, A2 maila izanez gero 2/5, B1 izanez gero 3/5 eta B2 izanez gero 4/5. Titulu baliokideek balorazio bera izanen dute. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzarengatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 lortuko da.

Lau hizkuntza horietako bakoitzean izangaiak zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketak egiten ahal dira; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 izanen du maila bakoitzak.

Iragarkiaren kodea: F1410497