150. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkatetzaren eskuordetzea

Altsasuko alkateak 2014ko uztailaren 16an ebazpen hau eman du:

“Alkatetzaren 2014KO 927. Ebazpena.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Juan Carlos Orellana Bengoetxea jauna, lehenengo alkateordea eskuordetzea, aurtengo uztailaren 20tik uztailaren 28a arte, biak barne, Alkatetzak dituen eginkizunetarako.

2. Ebazpen hau Juan Carlos Orellana Bengoetxea jaunari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Egintza edo erabaki honen kontra honako errekurtso hauek aurkeztu ahalko dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile beraren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, ebazpena jainarazi eta hurrengo hilabetearen berrenean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barnean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien epaitegiaren aurrean.”

Altsasun, 2014ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1410414