150. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

411/2014 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, 2014-2015 ikasturtean beste ikastetxe batzuk “Hezkuntza Arduratsua” programari atxikitzeko deialdiaren 4.2 atalean eskabideak aurkezteko ematen den epea handitzea onesten duena; Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 308/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori.

Deialdiaren oinarrietan jasotzen den moduan, ekainaren 22an bukatu zen eskaerak eta dagokien dokumentazioa aurkezteko epea. Hori gorabehera, programan interesatuta dauden ikastetxeen eskaera jaso da, hau da, Hezkuntza Arduratsuaren programa garatzeko inskripzio epea handitzekoa.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak III. tituluan berebiziko arreta eskaintzen dio irakasleen hasierako prestakuntzari zein iraunkorrari. “Hezkuntza Arduratsua” irakasleak prestatzeko programa bat da sormena eta emozioen, gizartearen eta ezagutzaren hezkuntza garatzeko, eta irakaskuntzaren esparru osoa hartzen du: irakasleak, ikasleak eta familiak.

Bestetik, Hezkuntza Departamentuak interesgarritzat jotzen du “Hezkuntza Arduratsua” programa, Botín Fundazioak sustatua, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeentzat; izan ere, pertsonen hazkuntza fisikoa, emozionala, intelektuala eta soziala bultzatzea, eta ikastetxeetan komunikazioa sustatzea eta bizikidetza hobetzea ditu helburu, irakasleekin, ikasleekin eta familiekin lan egitetik abiatuta.

Horregatik guztiagatik, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 20ko 48/2013 Foru Aginduaren babesean, kontuan hartuta orain arte jasotako eskaeren kopurua eskainitako plazak baino askoz txikiagoa dela, eta oharturik ikastetxeek deialdiaren epea handitzeko egiten duten eskaera, komenigarritzat jo da epea handitzea, guztira hamar ikastetxe atxikita izan arte “Hezkuntza Arduratsua” programako ikastetxeen sareari. Aipatu foru aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta Botín Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmenaren testua onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe ez-unibertsitarioetan “Hezkuntza Arduratsua” programa garatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen hau argitaratzen denetik 30 egun naturaleko epea irekitzea, ikastetxeek 2014-2015 ikasturtean “Hezkuntza Arduratsua” programari atxikitzeko eskaera berriak aurkez ditzaten, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak maiatzaren 21ean emandako 308/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdiaren oinarriei jarraikiz.

2. 2014. urtera luzatutako 2012. urteko aurrekontuetako “Bizikidetza eta berdintasuna” izeneko 410008 41610 2269 321100 kontu-sailaren kargura (kontabilitateko espedientea: 40001195) finantzatuko da Hezkuntza Arduratsua programaren garapenak ekarriko duen gastua, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 200/2014 Ebazpenean adierazten den bezala.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak honako hauei igortzea: Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzuari, Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Bizikidetzaren Atalari, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko ekainaren 30ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1409630