150. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 103/2013 hitzezko prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 103/2013 hitzezko prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2013ko azaroaren 14an.

Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 103/2013 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Almacenes Generales para la Construcción, S.A.k sustatu du, José María Ayala Leoz prokuradoreak ordezkatuta eta Carlos María Bacaicoa Hualde legelariak lagunduta, auzi-ihesean diren Guillermo José Rodríguez Leonen eta David Salvatierra Abanen aurka, sozietatearen administratzaileen erantzukizuna dela-eta.

Epaitza:

Baiesten dut José María Ayala Leoz auzitegietako prokuradoreak, Almacenes Generales de la Construcción, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean diren Guillermo Rodríguez Leónen eta David Salvatierra Abanen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, 564,26 euro ordaintzera kondenatzen dut, gehi sorrarazitako interesak, epaiko laugarren oinarriarekin bat.

Demandatukideak kostuak batera eta solidarioki ordaintzera kondenatzen ditut.

Jakinaraz bekie ediktu hau alderdiei, eta ohartaraz bekie ezin dela inolako errekurtsorik jarri haren aurka.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Magistratua.

Eta Guillermo José Rodríguez Leóni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko uztailaren 15ean.–Idazkari judiziala, Resurrección Ganuza Jacoisti.

Iragarkiaren kodea: J1410160