150. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 945/2013 Gizarte Segurantza

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzari buruzko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 945/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Pago de San Gabriel, S.L.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko uztailaren 16an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1410397