150. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 370/2014 jabari-espedientea

Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada jauna, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: María José Romero Ancin andreak eskaturik, epaitegi honetan jabari-espedientearen gaineko 370/2014 prozedura bideratzen ari da, azalera handiagoa dela-eta, finka honen azalera handiagoa inskribatzeko:

Landa-finka, Los Arcosko 1. poligonoko 41. lurzatian. Ureztaketako mahastia eta olibadia, Las Torcas alderdian, gaur ere lurzorua, Joaquín María Gastón kaleko 13-C eta 13-D zenbakietan. Azalera: hiru erregu eta lau almute eta erdikoa, hau da, hogeita bederatzi area eta berrogeita zazpi zentiarea, tituluaren arabera; hala ere, bertaratutako pertsonaren eta katastroaren arabera, lurzatiak laurogeita hamalau area eta hogeita hamasei zentiareako azalera du. Mugak: iparraldean: bidea; hegoaldean: Patrocinio Ancín (gaur egun, Pedro Ancín, Jacinta Ancín eta Ion Serediuc); ekialdean: ibaia; mendebaldean: Javier Martínez de Morentín.

Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3.241. liburukia (103. liburua), 4.914. finka.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona ezezagunei dei egiten zaie, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Lizarran, 2014ko uztailaren 8an.–Idazkari judiziala, Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada.

Iragarkiaren kodea: J1410171