150. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 308/2014 falta-judizioa

Iosune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: 308/2014 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako epaia. Hona hemen, hitzez hitz, haren idazpurua eta epaitza:

32/2014 epaia. Agoitzen, 2014ko apirilaren 4an.

Ana José Añón Montón andreak, Agoizko eta bere barrutiko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile ordezkoak, bidegabeko jabetzearen falta batengatik bideratu diren 308/2014 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Fiskaltzak parte hartu du. Sara Larrañeta Alonso andrea aritu da alderdi salatzaile gisa, eta Javier Merino Sánchez jauna alderdi salatu gisa.

Epaitza:

Javier Merino Sánchez jauna absolbitu egiten dut salatutako egintzetan izan dezakeen edonolako erantzukizun penaletik, adierazpen guztiak aldekoak izanik, eta kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Epai honen kontra apelazio-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua. Horretarako idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, epai hau jakinarazi ondoko bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota gera dadin eta Sara Larrañeta Alonsori jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Agoitzen, 2014ko uztailaren 1ean.–Idazkari judiziala, Iosune Ardanaz Domench.

Iragarkiaren kodea: J1410030