68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aurrekontuan 2/2015 aldaketa egiteko espedientea.
Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2015eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014tik 2015era luzatutako aurrekontuan kreditu berezia egiteko 2/2015 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2015eko martxoaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GASTUAK GOITITZEA:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 3130 212.

Etxegabeen aterpetxeko konponketak

500,00

1 3130 62201.

Etxegabeen aterpetxeko inbertsioak

500,00

GUZTIRA

1.000,00

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail hauen bidez finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 3130 202.

Arropa banatzeko lonjaren errentamendua

1.000,00

GUZTIRA

1.000,00

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2015eko martxoaren 26an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1504902