2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Herrilurretako aprobetxamenduak enkantean
Xedea: Udaleko Osoko Bilkurak uztailaren 24an hartutako erabakiaren bitartez, herrilurretako lurzati batzuk errentan emateko enkante publikoa eginen da.
Esleitzeko modua: enkante publikoa, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz.
Hasierako prezioa: 28,38 eta 20,97 euro/erregua, lurraren kategoriaren arabera.
Errentamenduaren epea: zortzi urte, behin betiko esleitzen denetik.
Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.
Baldintza-agiria, lurzatien zerrenda eta gainerako dokumentazioa: Ziraukiko udal bulegoetan daude interesdunen eskura.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Ziraukiko Udaletxean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko 12:00ak arte.
Eskaintzak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean irekiko dira, goizeko bederatzietan.
Ziraukin, 2014ko uztailaren 24an.–Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1410556