27. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

S-1 sektorea borondatez birzatitzeko proiektua.
Hasierako onespena

Azagrako Alkatetzak, 2014ko urtarrilaren 29an eman ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batean onestea Azagrako Udal Planeko S-1 sektorea borondatez birzatitzeko proiektua, Iberfruta Muerza, S.A.k sustatua.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, nahi duenak azter dezan eta, epe horretan, bidezko juzgatzen dituen alegazio edo ohar guztiak aurkez ditzan. Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168.c) artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurreko epean ez bada alegaziorik aurkezten hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Azagran, 2014ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Ismael Pastor Murgui.

Iragarkiaren kodea: L1401592