2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
2014ko aurrekontua. Hasierako onespena
Bakaikuko Udalak, 2014ko uztailaren 9an egin osoko bilkura arruntean, legez eskatzen den gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi ditu 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Udalaren idazkaritzan, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egiteko aukera izan dezaten.
Bakaikun, 2014ko uztailaren 9an.–Alkatea, Ion Tabar Cayuela.
Iragarkiaren kodea: L1410271