15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

5. aldaketa 2013ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2013ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 5/2013 espedientea, kreditu gehikuntza baten bidezkoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.

Valtierran, 2013ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1400014