15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Zinegotzien boto-eskuordetzea, Udalaren bilkuretan

Urzainkiko Udalak, 2013ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzeko martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legearen bidez, 4. atala sartu da 84. artikuluan, eta horrek aukera ematen zinegotzien boto-eskuordetzea baimentzeko, honela erabakitzen duten udaletan.

Ikusirik aipatu 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikulu berriak Udalei aukera ematen diela beren erregelamendu organikoetan jasotzeko zinegotziek noiz nola eskuordetzen ahalko duten botoa, espresuki biltzen diren kasuetan.

Udal hau, ez baitu erregelamendu organikorik, izaera orokorreko xedapenen bidez gobernatzen denez, delako 86.4 artikuluak eskaintzen duen aukera bere funtzionamenduan sartzeko, aski da erabakia hartzea legean jasotzen diren kasuetan boto-eskuordetzea egiteko bide hori onarturik, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluari jarraikiz, entitatearen beraren antolaketari dagokion erabakia izateagatik.

Aipatu aurrekarien ondorioz, Urzainkiko Udalak, osoko bilkuran eta hara agertutako guztiak bat etorrita, erabaki du:

Lehenbizikoa.–Onartzea Urzainkiko Udalean aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan martxoaren 12ko 11/2013 Foru legeak emandako idazketan ezarritakoa, boto-eskuordetzea egin ahal izateko foru lege horrek aurreikusten dituenetan.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Urzainkin, 2013ko urriaren 30ean.–Alkatea, José María Baines Conget.

Iragarkiaren kodea: L1317961