15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatua 1. poligonoko 395. lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2013ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Uxueko Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatuaren proiektua, 1. poligonoko 395. lurzatiari buruzkoa, Francisco José Garde San Martínek sustatua baita.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuta.

3. Jendaurrean egoteko epea bukaturik, espedientea osoko bilkurara iraganen da, behin betiko onets dadin bidezko diren aldaketekin batera.

Uxuen, 2013ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, María Jesús Zoroza Ugalde.

Iragarkiaren kodea: L1400334