15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Udalaren Etxeko Zerbitzuan 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten prezio publikoen arauketan. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2013ko azaroaren 23an egin osoko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

Lehenbizikoa.–Aldaketa hasiera batean onestea “Gainerako zerbitzuen prezio publikoa kargatzeko gero eta gehiagorako eskalan”, Udalaren Etxeko Zerbitzua arautzen duen 3. arau fiskalaren 10. artikuluan jasoa baitago.

Bigarrena.–Aurreko erabakia jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean iragarri ondoan, bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Laugarrena.–3. arau fiskalean hasiera batean onetsitako aldaketak 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, ondoriozko testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Tafallan, 2013ko abenduaren 23an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1317991