15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

9. aldaketa Zangozako Udalaren 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontuan aldaketa egiteko 9. espedientea.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Zangozan, 2014ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Angel Navallas Etxarte.

Iragarkiaren kodea: L1400154