15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2014ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen. Hona haren xedapen zatiak dioena:

1. Hasiera batez onestea 2014ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulutik 272.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz.

2. Onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrera biltzen dira Entitatearen beraren aurrekontua, Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Patronatuarena, Udalaren Kirol Patronatuarena eta San Vicente de Paúl Zahar Etxearen erakunde autonomoarena.

3. Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean.

4. Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, 2014ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Angel Navallas Etxarte.

Iragarkiaren kodea: L1400149