15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.1 artikuluari buruz xedatua bete beharrez, Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Udalaren 2014ko plantilla organikoa.

2. Onetsitako plantilla jendaurrean edukitzea; Idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

3. Erabaki horiek behin betikotzat joko dira erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Ribaforadan, 2013ko abenduaren 31n.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1400021