15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa xehakatuak Udal Planean. Hasierako onespena. 363. lurzatia, UC.5 poligonoa

Puiuko Udalak, 2013ko abenduaren 31n egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua, UC.5 poligonoko 363. lurzatian, “El Sitiadero” alderdian baitago. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Puiun, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.

Iragarkiaren kodea: L1400328