15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Aldaketa antolamendu xehakatuko determinazioetan. Behin betiko onespena

Pitillasko Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, aldaketa behin betiko onetsi zuen Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioetan, Eraikuntzaren gaineko arau eta ordenantzen 3.2.4 B) artikuluari dagokionez.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Pitillasen, 2013ko abenduaren 26an.–Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

ALDAKETA

3.2.4. artikulua. Antolamendua.

B) Lurzatiak elkartzea edo zatikatzea.

Orokorrean lurzatiak elkartzeko edo zatikatzeko baimena emanen da, ondoriozko lurzatien fatxadako aitzinaldea 12 metrokoa bada eta haren azalera 150 m² baino gutiago ez bada. Bertze elkartze eta/edo zatikatze batzuk baimentzen ahalko dira, etxesailen barnealdeak badira, jabetzak erregularizatzeko bada. Orobat, lurzatiak elkartzeko baimena emanen da, gaur egun eraikuntzako unitatea osatzen badute eraikin berarenak izateagatik.

Lurzatiak zatikatzeko baimena ere ematen ahalko da ondoriozko azalera 150 m² baino tikiagoa denean eta fatxadaren aitzinaldea 12 metro baino tikiagoa, baldin eta aitzinetik proposamenaren definizioa egiten badax ehetasun azterlan baten bidez.

Iragarkiaren kodea: L1400035