15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Bernardino Tirapu kaleko 57an igogailua jartzeko plan berezia, María Dionisia Pérez de Zabalzak sustatua, jabeen elkartea ordezkatuz. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2013ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 20-DIC-13 (6/CU).

Bernardino Tirapu kaleko 57an igogailua jartzeko plan berezia hasiera batean onetsi ondoan (JOB 3/UV, 2013-10-15ekoa) jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Bernardino Tirapu kaleko 57an igogailua jartzeko plan berezia, María Dionisia Pérez de Zabalza Sarasak sustatu baitu Bernardino Tirapu kaleko 57ko jabeen elkartearen izenean.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

15 eta 16. planoak arauemaileak dira. Dokumentazio grafikoan adierazitako lerrokadurak eta okupatzekoa den espazioa lotesleak dira.

Igogailua jartzeko beharrezkoa den bolumenaren gehieneko garaiera izanen da eraikinaren azken solairura sartzeko behar dena eta igogailutik ateratzeko gutxieneko azalera jasotzen duena.

1. artikulua. Materialak:

Sortzen den bolumen berriak baldintza hauek beteko ditu:

–Azalera beiraztatua izanen da.

–Arotzeria lakatutako aluminiozkoa izanen da.

Gorputz irtena ixteko erabiliko diren materialak honako hauek izanen dira:

–Egitura metalikoa.

–Beirazko itxitura arina.

2. artikulua. Urbanizatzeko lanak:

Partikularren bizkar eginen dira urbanizatzeko behar diren lan guztiak.

Udal instalazioei eta haien erregistroei eragiten bazaie, instalaziorako behar den okupazio eremutik kanpora aterako dira horiek guztiak, edozein motatakoak izanik ere. Partikularren bizkar eginen dira lan horiek ere.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1400344