15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Alkatetzaren dekretua, diru-laguntzak emateko eskuordetzeari buruzko 2013ko abenduaren 20ko Alkatetzaren dekretuaren osagarri

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2013ko abenduaren 30ean, honako xedapen hau eman zuen:

DAL 30-DIC-13 (1/AL).

“Ikusirik 2011ko ekainaren 27ko Alkatetzaren dekretua eta 2013ko abenduaren 20ko Alkatetzaren dekretua, zinegotzi delegatu bakoitza diru-laguntzak emateko eskuordetzen zuena, beren eskudantziak erabiltzen dituzten gaien gainean,

XEDATU DUT:

1.–Zinegotzi delegatu bakoitza erskuordetzea, diru mugarik gabe, diru-laguntzak ematearekin eta horiek ordaindu beharrarekin ikusteko duten baimen, xedapen eta aitorpenetarako.

2.–Egintza honek indarra hartu aitzin hasitako prozedurei ez zaie bera aplikatuko eta, aldiz, lehenagoko araubideari jarraituko diete; beraz, prozedura irekitzean ezarrita zegoen organo eskudunak ebatziko ditu horiek guztiak.”

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1400271