15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2014ko zerga-tasak

Udalak 2013ko abenduaren 23ko osoko bilkuran erabakirik onetsi dira 2014ko zerga-tasak. Hona hemen:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,475.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: ehuneko 1,2.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): ehuneko 4.

–Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga: ehuneko 10.

Zerga honen tarteen araberako aplikazioa, azken eskualdaketaren arabera:

–5 urte bitarte: ehuneko 2,2.

–10 urte bitarte: ehuneko 2,1.

–15 urte bitarte: ehuneko 2.

–20 urte bitarte: ehuneko 2.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Orisoainen, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1400323