15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Udal Plana jendaurrean

Orbaizetako Udalak, 2011ko maiatzaren 17ko bilkuran, erabaki zuen Udal Plana hasiera batean onestea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, bigarren aldiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orbaizetan, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Fermín Erdozain Larrañeta.

Iragarkiaren kodea: L1400293