15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Eloko Udalak, 2013ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Agustín Unzué Amézquetak sustaturiko urbanizazio proiektua behin betiko onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin.

Udalak Udalari eskatu dionez lagatzeko NA-2420 errepidearen tarte bat, Eloko hirigunea zeharkatzen duena, zentzurik ez du urbanizazio proiektuan planteaturiko esparruko azaleko akabera egitea, jakin gabe zein den gauzatu behar dena.

Horregatik, planteatzen da lehen fase batean egitea urbanizazio proiektuan jasotzen diren azpiegiturak, aldi baterako azaleko akabera utzirik, nolanahi ere erabilera zuzena egiteko aukera emanen duena (konparaziorako, zabor-legar trinkotua).

Geroagoko fase batean, eta Udalak errepiderako eta aldameneko espazioetarako nahi duen akabera erabakitakoan, bururatuko da, irizpide horiei jarraikiz.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Elon, 2013ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1317990