15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa Ogasuneko teknikarien oposizioaren deialdian.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 2348/2013 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko. Deialdi horretako lanpostuak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 2272/2013 Ebazpenaren bidez hamaika lanpostu huts betetzeko onetsitako lekualdatze lehiaketaren ondorioz hutsik gelditzen direnak izanen dira, tramitatzen ari baita. (2013ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 18koa).

Mercedes Hernández Asirón andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 23an emandako 2348/2013 Ebazpenaren aurka. Horren bidez deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko. Deialdi horretako lanpostuak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 2272/2013 Ebazpenaren bidez hamaika lanpostu huts betetzeko onetsitako lekualdatze lehiaketaren ondorioz hutsik gelditzen direnak izanen dira, tramitatzen ari baita; hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 10ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1400789