15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Ordenantza, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera irekitzeko eta eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2013ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera irekitzeko eta eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2013ko abenduaren 27an.–Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1400016