15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2014ko karga-tasak

Irunberriko Udalak, 2013ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,338.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %4,7.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): karga-tasa: %1,40.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

  • Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
  • 5 urte bitarte: %2,26.
  • 10 urte bitarte: %2,16.
  • 15 urte bitarte: %2,06.
  • 20 urte bitarte: %2,06.
  • Kuota zehazteko karga-tasa: %14,42.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Epe hori igaro eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasak behin betiko onetsitzat joko dira.

Irunberrin, 2013ko abenduaren 27an.–Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1400013