15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2013ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, aipatu aldaketa onetsi du hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1400316