15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Ikerketa espedientea

Imozko Udalak, 2013ko azaroaren 29an egindako bilkuran, ikerketaren espedientea abiatzea erabaki zuen Oskozko 2. poligonoko 39. lurzatiaren titularra zein den argi eta garbi jakitearren.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta idatziz alega dezaten beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia, alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 110. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 38. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraituz.

Imotzen, 2013ko abenduaren 13an.–Alkatea, Jose Ángel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1400576