15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

1.etik 5.era bitarteko aldaketak 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Imozko Udalak, 2013ko abenduaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zituen aurrekontuan egindako aldaketa hauek: 1/2013, 2/2013, 3/2013, 4/2013 eta 5/2013.

Aurrekontuan aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2014ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan

GASTUAK:

Kreditu transferentzia, 1.673 euro.

Beheititu beharreko kontu-saila: “Ibarreko mapa toponimikoak”.

Goititu beharreko kontu-saila: “Pilotalekuko hobekuntzak”.

2. aldaketa 2013ko aurrekontuan

GASTUAK:

Kreditu transferentzia, 1.549,74 euro.

Beheititu beharreko kontu-saila: “Ibarreko mapa toponimikoak”.

Goititu beharreko kontu-saila: “Plazaolako urteko kuotal”.

3. aldaketa 2013ko aurrekontuan

GASTUAK:

Kreditu transferentzia, 16.298 euro.

Goititu beharreko kontu-saila: “Udako kanpaina, Kontzejuetan obrak egiteko”.

Beheititu beharreko kontu-sailak:

–“Uraren gaineko eskumenak Zarrantzi itzultzea”: 3.298tik 0 eurora.

–“Prestakuntza jarduerak”: 3.000tik 0 eurora.

–“Taxi zerbitzua”: 2.000tik 0 eurora.

–“Lankidetza soziala”: 2.000tik 500 eurora.

Diruzaintzako gerakinaren kargura: 6.000 euro.

4. aldaketa 2013ko aurrekontuan

GASTUAK:

Kreditu berezia sortzea:

Sortu beharreko kontu-saila: “Mahaiak eta aulkiak erostea”, 3.400 euroko kreditua duena.

Murriztu beharreko kontu-sailak, kredituak beheititurik:

–“Obretako fidantzak itzultzea”: -1.000 euro.

–“Langileen gizarte segurantza”: -2.400 euro.

5. aldaketa 2013ko aurrekontuan

GASTUAK:

Kreditu berezia sortzea:

Sortu beharreko kontu-saila: “Latasako markesinako argiak”, 3.500 euroko kreditua duena.

Murriztu beharreko kontu-sailak, kredituak beheititurik:

–“Aholkularitza juridikoa”: -2.000 euro.

–“Makineria erostea”: -500 euro.

–“Elurra kentzeko makina, gastu arruntak”: -1.000 euro.

Imotzen, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Jose Ángel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1400287