15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Ezporogiko Udalaren zerga-tasak 2014. urterako. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean eta legezko gehiengoa zuela, besteak beste honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Kontribuziorako indarrean diren tasak aldatzea, ondorengo taula honi jarraituz:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

Bigarrena.–Ezporogin indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak mantentzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta legezko interesa dutenek, aipatu epe horren barruan, udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten. Epe hori iraganda erreklamaziorik aurkeztu gabe, zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da.

Agezan, 2013ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Camino Landarech Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1400238