15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Arau Subsidiarioetako aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2013ko abenduaren 23ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea eta jendaurrean jartzea Udalaren Planeamenduaren aldaketa honako kontzejuetarako: Asterain, paternain, Undio eta Zarikiegi. Partikularren eta kontzejuetako alegazioak erantsi zaizkio, 2011ko irailaren 1ean bukatu zen jendaurreko epean aurkezturikoak (2011ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 2koa), baita partikularren, Asteraingo eta Paternaingo Kontzejuen eta Udalaren artean sinaturiko hitzarmenak ere, tramitatzekoa den agirira eranskin gisa bilduak. Era berean, hirigintzako determinazio xehakatuak ere sartu dira, eta hasierako agirian zeuden oker eta zehaztasun faltak zuzendu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.6. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Gazolatzen, 2013ko abenduaren 31n.–Alkatea, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1400122